Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Espeleologia

Urdaibai: Leizeen eta Koben Katalogoa

azala

ADES-Asociación Deportiva Espelológica Saguzarrak
Azala gogorra eta orriak couché paperean – 545 orr.
Argazkiak kolorez
Euskaraz eta gaztelaniaz
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila. Vitoria-Gasteiz 2010
Prezioa: 39,71 €
Salmenta-puntuak: Liburudendak

ADES Elkarteak bere 25. urteurrena ospatze aldera koben eta leizeen katalogo hau argitaratzea erabaki dute. Espeleologiaren ikuspuntuarekin batera, geologiak, biologiak eta arkeologiak ere badute lekua lan honetan. Lehen atalean, karstak ondare geologikoaren baitan duen balioa eta kontserbazioa aztertzen da. Bigarrenean eta hirugarrenean Urdaibaiko koben garrantzi kulturalari eta arkeologikoari erreparatzen zaio. Ondoren lur azpiko ur-inguruneko fauna aztertzen da. Honetan eskualdeko koba batzuetan aurkitutako ornogabe endemikoen (Aktedrilus argatxae, Pseudoniphargus guernicae…) berri izango dugu. Karsta, ikuspuntu sedimentologikotik eta hidrogeologikotik landu eta gero, Urdaibaiko leizeen eta koben katalogoa deituriko atala dator eta horrek betetzen ditu orri gehien. Bera irakurriz konturatuko gara Urdaibaiko pasaia karstikoan kobak, leizeak, iturbegiak, sarbegiak, arraildurak eta bestelako barrunbeak beha daitezkeela. 233 barrunbe katalogatu badira ere, askoz ere gehiago egon daitezke. Aztertzen diren paisaiaren elementuak eremu desberdinetan bilduta daude eta horrelako elementu bakoitzak bere fitxa propioa du. Testuak ulertzeko errazak dira eta argitalpena argazki eta eskema ugariz hornituta dago.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.