Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Folklorea

Gernika-Lumoko Elaia-Alai XX. mendean

azala

Txomin Unzalu Arrospide
Azala eta orriak couché paperean- 339 orr.
Argazkiak kolorez
Testuak euskaraz
Gernika-Lumoko Udala. Donotia, 2010
Prezioa: 12,00 €
Salmenta-puntuak: Gernika-Lumoko Kultur Etxea.

Elai-Alai dantza taldearen buruzko bigarren liburua kaleratu du taldeko gidari izandako Txomin Unzaluk. Horrela, liburu hau 2007. urtean argitaratutako Gernika-Lumoko Urtaroak eta Elai-Alai Dantza Taldea deituriko liburuaren bigarren atala da. Argitalpen berri honetan datu teknikoak ematen dira. Elai-Alai dantza taldearen historia ulertzeko Euskal Herriak eta Gernika-Lumok XX. mendean bizi izan duten historia ezagutu behar da. Horrela, kontuan hartutako momentu historikoen artean, badaude 1882. urtean Gernikak eta Lumok bat egin zutenekoa, XX. mende hasiera, 1931tik altxamendu frankista eman arteko Bigarren Errepublikaren garaia. Lau zati handitan antolatuta dago. Lehenengoan, Elai-Alairen historia bilduta dago. Bigarrenean, herriarengandik jasotako errepertoriak jaso dira eta hirugarrenean dantza-taldeak antolaturiko ikastaroen eta ikuskizunen berri ematen da. Azkenez, laugarrenean, elkarteak beste eragileekin izandako harremanak aztertuta ageri da. Liburuan informazio ugariz gain argazki asko aurkituko ditugu.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.