Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Eleberria

Jantzi Beltz Bi

azala

Josu Penades
Azala couché paperean eta orriak paperean - 184 orr.

Testua euskaraz
Alberdania. Donostia, 2009
Prezioa: 17,50 €
Salmenta-puntuak: Liburudendak

Hilabete gutxiko bizia gelditzen zaio Teresari. Arantza bat eraman izan du barru-barruan sartuta bere bizitza osoan, Almike alabak hemezortzi urte betetzeaz batera etxetik alde egin izana, droga–arazoak tarteko. Hitz egin nahiko luke alabarekin, patxadaz; baina badakienez hori ezinezkoa duela, erabakitzen du zerbait utziko diola idatzita, hura noiz edo noiz etxera itzuliko balitz amak bere azken hilabeteetan egunero idatzi zizkionak irakurriko lituzkeen itxaropenaz. Alabari idazten dizkion paperetan beren bien bizitzez hitz egiten dio Teresak, eta, horiez gain, hil arte bete nahi dituen asmoez ere bai. 1930-40 hamarkadetariko batean jaiotako ama baten ahotsa da de profundis honetan entzun daitekeena. Drogak irentsi dion alabarenganako enpatiaz heltzen dio itxaropenetik ezaren aurkako borrokari bere bizitzako azken hilabeteetan. Euskal Herrian drogak harrapaturiko lehenengo belaunaldikoen ama baten kontakizun jariotsu honetan, bizitzera egokitu zaion mundura -dena dela garaia zein lekua- moldatzen jakin ez duenaren bizikizunak aurki daitezke. Bermeotar idazle honen azken liburu honetan eskualdeko hainbat leku eta une ezagun egingo zaizkizue.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.