Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Zerbitzu eta azpiegitura-arkitektura » Udaletxeak

Urdaibai Biosfera Erreserbak 230 km2-ko azalera du. 22 udalerrik osatzen dute. Horietako batzuk, Ajangiz, Busturia edo Kortezubi, esaterako, udalerri osoa babesgune honen barnean dute. Beste batzuk, Arrieta edo Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz udalerriek, aldiz, zati bat baino ez dute Biosferaren Erreserbaren eraginpean. 22 udalerri hauek euren Udal propioa dute eta, beraz, herriaren arazoak eztabaidatzeko eta horiei irtenbidea bilatzeko leku edo gune egokiak behar dituzte. Gune hau, gaur egun, udaletxe moduan ezaguna den eraikina da. Urdaibain udaletxe moduan erabiltzen diren eraikin guztietatik ikuspuntu arkitektonikotik interesgarrienak Bermeokoa, Eakoa eta Mundakakoa dira. Atal hau egokitzeko José Ángel Barrio Loza eta beste batzuen Arqueología, Urbanismo y Arquitectura Histórica. Bizkaia II. Markina-Ondarroa, Gernika-Bermeo, Plentzia-Mungia argitalpenean oinarritu gara.

Busturialdeko herrietan, Bizkaiko beste guztietan legez, herriko arazoak konpontzeko erabiltzen zen batzar-lekua parrokia-elizen arkupea edo "cementerio" ziren. Leku horiek era berean erlijio-guneak eta gune politikoak ziren; bertan erremateak egiten dira, karguak traspasatzen dira, kartelak eta aginduak zehazten dira… Hiribilduek, beranduago, udaletxeak zituzten, baina guregana heldutakoetatik batere ez da XVIII. mendekoa baino lehenagokoa; hain zuzen ere garai horretan aurrez eraikitzen hasi ziren.

Arratzuko udaletxea
Arratzuko udaletxea. Eraikin neoklasiko
hauek askotan ataripeak galdu dituzte, baina
ez enparantzara agertzen den balkoi korritua.

Eskualde honetan aztertutako eraikinak diseinu-maila eta eraikuntza-maila desberdina dute, zerbitzatzen duten herriaren garrantziaren araberakoa.

Bermeoko udaletxea: eraikinik aipagarriena

Eraikinik garatuena Bermeokoa da. Andra Mariko elizarekin pendent osatzen du. Garai neoklasikoan zabaldutako gunean daude, Artza eta Talaia komunikatzen duen bideak ortogonalki bi bide nagusi mozten dituen gunean daude hain zuzen ere.

Bermeoko udaletxea hainbat zaharberritze-lanen ondoren lau solairutan banatuta dago, behekoa arkupe-eran. Goian galeria (modernoa) dago eta, bere gainean, ordularia duen egitura dago. Solemnitateak eta jaiak ospatzeko balkoi luze zabalak ere baditu. Bere tipologia, apaindura-elementuetan oso urria dena, oso sustraituta dago Euskal Herriko udaletxeen eraikuntza-tradizioan, nahiz eta aipatutako eraberritzeek eta, batez ere, goiko solairukoek, nahiko eraldatu duten.

Udaletxea Bermeon
Udaletxea Bermeon. Zorrotza parametroetan
eta ordenatua baoetan, eraikinak herriaren
enparantzara hurbiltzen diren herritarrei
arkupetan dagoen atetzarra eskaintzen die.

Mundaka eta Ea

Beste udaletxe interesgarri bat, modernoagoa, Mundakakoa da. Aurrekoa ordezkatzeko eraiki zen. Eraikin zaharra hainbeste aldiz zaharberritu eta handitu ostean oso egoera txarrean zegoen. Gainera, borroka batek (1812an fragata ingeles batek bonbardatu zuen kalte handiak sortaraziz, eta orduz geroztik 1820. urtera arte gutxi gorabehera Udalbatza Mundakako jabetza zuen Olazabal Etxean batzen zen) asko kaltetu zuen. Eraikin horren berri 1865ean Luis Luzarragak egindako planoen bidez ezaguna dugu. Udaletxe hau, zenbait handitze-lan egin arren, Mundakako beharrizanak gero eta handiagoak zirenez, txiki geratu zen eta 1890etik aurrera gaur egun ikus dezakegun eraikina eraikitzeko tramiteei hasiera eman zitzaien.

Gaur egun udaletxearen arkitektoa Luis Landetxo Urries izan zen. Eraikitze-lan hauek aurrera eraman ahal izan ziren jatorriz Mundakarrak izan ziren bi gizonezkoei esker: Juan Bautista Longa eta Florentino Larrinaga, biak koinatuak eta Ingalaterran kokatutako ontzi-enpresa garrantzitsuarekin erlazionatutakoak, nahiz eta sortzaileak Mundakako Larrinagatarrak izan. Bi pertsona horiek eraikin berri osoaren ardura eraman eta ordaindu zuten. Hori eskertuz fatxadan kokatutako plaka batean euren izenak agertzen dira.

Udaletxeko eraikina eraikitakoan herriaren udaletxea eta eskolak batera hartu zituen. Alde batean nesken eskola zegoen eta aurkako aldean mutilena. Era honetara, eraikin bakar baten XIX. mendeko udaletxe guztien ia beharrizan guztiak biltzen ziren: lehendabizi soilik betebehar administratiboen ardura hartuko zuketen, bai eta herriaren Udalbatza bilerak egiteko lekua ere izango zatekeen, parrokia azpian biltzeko ohitura bertan behera utzita baitzegoen. Azken betebeharra arestian aipatutako herriko umeen hezkuntza-lekua izatea izango zatekeen.

Artistikoki estilo eklektikoan sar dezakegu, zeren eta bere fatxadan eragin desberdinak ikusi daitezke, etxe flamenkoetatik (fatxadak errematatzeko eragatik) mozaraberaino (zenbait apaindura-elementuetan). Bolumen paralelepipediko etzan ikaragarria da, beste zenbait eraikinekin batera Mundakako gaur egungo enparantza osatzen duena eta, Talaiarekin batera, herritarrak biltzeko beste gune bat sortzen duena. Beheko solairuan euskal udaletxeen arkupe tipikoa dago; eskola-umeen jolasgune estali eta Mundakako herritarrentzako pasealeku moduan erabil daitekeena. Beheko solairua, ateduna da eta harlandua erakusten du. Zutabeak arinki apainduta daude eta kapiteletan borlak edo perlak ikusten dira. Goiko bi solairuetan harlandua alde batera utzi eta horma zuritu egin da. Behealdea eta goialdea lehen solairuko leihoen azpian zigi-zagan jarritako apainduraren bitartez bereizita daude. Eraikinaren erdialdean arkitektoak kanpandorre txikia eta honen azpian ordularia jarri ditu. Eraikinaren muturretan, gaur egun bat eginda dauden bi eskolak zeuden tokietan, erdiko gorputzarekin alderatuz eraikin apur bat altxatu egiten da eta apaindura-gisa zenbait pitxer ditu.

Gernika-Lumoko Batzar Etxeko eguzki-erloju bertikala.
Mundakako udaletxea. XIX. mendearen
amaierakoa da.

Garai berekoa, post-neoklasikoa, Eakoa da. Jurisdikzioak XIX. mendean izandako herritar-kopuru txikian oinarrituta udaletxearen tamaina neurrigabekoa dela pentsa daiteke. Natxituko elizateko bidegurutze batean kokatuta dago, parrokiaren aldamenean. Kareharri grisean egindako fabrika sendokoa da. Behealdean arkupe garai du. Gorago bi solairu ditu. Bertan, mentsula zuzenen gainean balkoidun baoak erakusten dituzten gelak daude. Eraikinak berak neoklasizismoaren zorroztasunarena urrean iragazkorra da, berandu eraiki bazen ere.

Eako udaletxea
Eako udaletxea. Bertikaltasuneranzko joera
duen eraikin honek interesa badu, apur bat
apala den arren. Arkupeak ditu.

Beste zenbait udaletxe

Hemen jarraian, Urdaibain barnean lurraldea duten beste udaletxeak aipatzen dira: Amorebieta-Etxano, Ajangiz, Arratzu, Arrieta, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietata.

Denek ez dute garrantzi historiko-artistiko berdina. Denetatik, garrantzitsuenak, urdinez daude. Bertan gainean klikatuz euren inguruko informazioa gehiago agertuko da.

Bestalde, Gernikako basoan antzinatik Antiguako baseliza zegoen. Batzarren aurretik meza ospatzen zen. Era berean, batzarkideak, gertaera klimatologikoetatik babestu egiten ziren bertan; denborarekin, artxibategi moduan erabili zen eta bertako batzarretako agiriak gordetzen ziren.

Eraikina eraberritzeko Antonio Etxebarriak (1827) proposatutako proiektuak batez ere ikuspegi funtzionalak hartzen zituen kontuan: eliza, batzarkideen batzarra eta artxibategia aldi berean izateko gai izan behar zuen, armak gordetzeko gunea ahaztu gabe. Eliza-Batzargela arazoa oso ondo konpontzen du: eraikin eliptiko berean aldarea eta jesarleku-erregistro bi nagusitzen dira. Hau modulu nagusia izango zen eta beste biekin, armategiarekin eta artxibategiarekin, pasabideekin lotuko zuena, tartean eremu hutsak geratuz. Gertaera desberdinek, euren artean Guda Karlistak, proiektutako eraikina amaitu gabe uztea eragin zuten. Izan ere, ez du armategirik. Bien bitartean, Antiguaren eta artxibategiaren arteko tartea estali egin da eta museo baten egoitza da. Bere aldetik, Juntetxe inguruko basoa lorategi bihurtu da eta zuhaitz zaharrari garrantzi handia eman zaio, tenplete borobil toskaniarrean babestu delarik.

BIBLIOGRAFÍA

+ BARRIO LOZA, José Ángel y otros. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura Histórica. Bizkaia II. Markina-Ondarroa, Gernika-Bermeo, Plentzia-Mungia. Diputación Foral de Bizkaia y Deustuko Unibertsitatea-Deiker, Bilbo, 1990.

+ BLASCO MARTÍN, Ana. Bizkaiko Herrien Monografiak. Mundaka eta Sukarrieta: Ikerketa Historiko-Artistikoa. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1998.

+ ENSUNZA ARRIEN, Maider. Bizkaiko Herrien Monografiak. Gernika-Lumo: Ikerketa Historiko-Artistikoa. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 2003.

+ GARATE MAIDAGAN, Diego. Bizkaiko Herrien Monografiak. Ajangiz eta Arratzu. Ikerketa Historiko-Artistikoa. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 2003.

+ OLABARRIA LONGARTE, Francisco Javier. Bizkaiko Herrien Monografiak. Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz eta Mendata: Ikerketa Historiko-Artistikoa. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1997.

+ PÉREZ GOIKOETXEA, Eneko. Bizkaiko Herrien Monografiak. Errigoiti: Ikerketa Historiko-Artistikoa. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1993.

+ PRADO ANTÚNEZ, Ana Isabel. Bizkaiko Herrien Monografiak. Forua eta Murueta: Ikerketa Historiko-Artistikoa. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1997.

+ PRADO ANTÚNEZ, Ana Isabel. Bizkaiko Herrien Monografiak. Bermeo: Ikerketa Historiko-Artistikoa. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 2000.

+ PRIETO IBARRONDO, Javier N. Bizkaiko Herrien Monografiak. Gautegiz Arteaga eta Kortezubi: Ikerketa Historiko-Artistikoa. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1997.

+ RAMOS LARRIBA, Cipriano. Bizkaiko Herrien Monografiak. Busturia: Ikerketa Historiko-Artistikoa. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1997.

+ SANTAMARÍA ALONSO, Rakel. Bizkaiko Herrien Monografiak. Muxika: Ikerketa Historiko-Artistikoa. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1993.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.