Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Zerbitzu eta azpiegitura-arkitektura » Udaletxeak

Elantxobeko udaletxea eredu neoklasikokoa da. 1981ean berriztatu zen Jose Ramon Rementeria Natxitube arkitektoaren egitasmoaren arabera. Eraikin kubikoa, zenbait solairu eta ganbara dauzka eta ez bestelako eraikinik itsatsita. Sare sendoak ixten ditu leiho-burudun huts-guneak.

Etxe hau Zabala familiarena zen XIX. gizaldi amaieran Udalak eskuratu zuen arte. Karabinero-etxe, telefonika-telegrafo eta abarretarako erabilia izan da ordutik. Antzinako udaletxea (eskola emateko ere erabili zen aldi berean) hurrean zegoen eta 1887an eraiki zen Casto Zabalaren planoaren arabera.

1981ean, egoera negargarrian zegoenez, jatorrizko udaletxea behera botatzea eta eraikin hau udaletxe izateko konpontzea erabaki zen; harriz harri desegin zen egiturari kalterik ez egiteko.

Elantxobeko udaletxea
Elantxobeko udaletxea.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.