Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Zerbitzu eta azpiegitura-arkitektura » Udaletxeak

Tradizio neoklasikodun eraikin honek udaletxez gain beste zenbait eginkizun ditu. Udaletxea ezkerreko oin-plantan dago. Eskumakoan, berriz, mediku-gela eta liburutegia daude. Era berean, lehen solairua eta ganbara zabala dauka.

Lehen solairuko eta ganbarako baoak dinteldunak diren heinean, beheko solairukoak arku eskartzarrean agertzen dira, erdiko ardatzekoa izan ezik erdi puntukoa delako.

Mendatako udaletxea
Mendatako udaletxea.

Elementu apaingarri ugari ditu. Inposta-lerroekin eta baoen markoztatze tradizionalarekin batera beheko solairuko arkuen markoztatze bikoitza aurkituko dugu. Horretarako harrizko ilara erabiltzen da eta arestiko arkuen gainetik eraikin osoa inguratzen du; horrela, hirugarren inposta-lerroaren antza hartzen du. Lehen solairuko baoen markoztatze adintelatuaren apainketa aipagarria bada, are gehiago erdiko ardatza. Erdiko ardatzak ondoko ezaugarriak ditu: harlanduan eginda erabat, behealdeko gorputzean erdi puntuko arkua, burdinazko balkoia molduratutako harrizko gorpuan oinarrituta eta balkoi zentratu honen gainean harrizko armarri txikia.

Beraz, oin-plano angeluzuzeneko eraikin sendo eta kultua da. Lau isurialdeko teilatua du. Udalerriko gune goratu baten kokatuta egoteak udalerriaren erreferentzi-puntu nabarmena da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.