Urdaibaiko Galtzagorriak » Informazio-Gunea

Urdaibaiko Galtzagorriak Urdaibairen aldeko bolondresak. Eratzen duten taldeak

Federazioa eratzen duten taldeak euren artean autonomoak direnez Federaziotik kanpora ere jarduerak egin ditzakete.

Modu berean, Federazioari dagozkien gaiak erabaki, eztabaidatu eta antolatu egiten dira aldiro egiten diren bileratan. Bilera horietan, Federazioaren baitan dauden taldeetakoak diren zein ez diren pertsonek, baina Federazioaren helburuekin bat datozenak, parte-hartzen dute. Esan behar da ere asanbladaren kontzeptua muturreraino eramaten dela taldearen funtzionamenduan.

Momentu honetan, esparru desberdinetan (arkeologian, agrodibertsitatean, basoaren erabilpen anitzan, etnografian, Federazioaren dibulgazioan, naturalismoan eta Urdaibai Basatia liburu-bilduman) lan egiten duten komisioez dago osatuta Federazioa.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.