Urdaibaiko Galtzagorriak » Informazio-Gunea » Eratzen duten taldeak

ZAIN DEZAGUN URDAIBAI

Sorrera

Zain Dezagun Urdaibai Elkartea 1992ko maiatzaren 9an jaio zen Gernika-Lumoko Seber Altube auditorioan. Sortze-Batzarrera 54 pertsona aurkeztu ziren, guztiak adinez nagusiak eta Busturialdea eskualdeko gune desberdinetan bizi zirenak, den-denak Urdaibai Biosfera-Erreserbaren eremuaren barnekoak. Giza- eta ingurumen-erasoei, bai eta Eskualdeko gure herriek eta auzoek urte horietan erakundeen aldetik pairatzen ari ziren arduragabekeriari aurre egiteko jaio zen. Zain Dezagun Urdaibai Elkartea irekia, plurala, unitarioa eta askea da. Bere garaian Zain Dezagun Busturialdeak, egunean beste elkarte batzuk, egiten zuen lanarekin jarraitzeko jaio zen.

Elkartearen xedeak

  • 1. Urdaibai Biosfera-Erreserbaren balore-multzoa defendatu eta lehengoratu.
  • 2. Urdaibaiko ingurumenarekin bat datorren garapen sozioekonomikoa eta biztanleriaren bizi-kalitatea bateragarriak izatea egiten dituzten proposamenak defendatu eta sustatu.
  • 3. Babes-eremu honen ingurumen-baloreak babesten eta lehengoratzen laguntzen dituzten ideiak zabaldu, bai eta babestuta dauden mundu osoko eremuen arazoak ere aztertu, elkartekideak izan zein Busturialdeko biztanleak izan.
  • 4. Gure udalerrien ondare-mota desberdinak (historia, kultura, hizkuntza, etnologia, arkitektura, paisaia...).
  • 5. Elkartearekin bat datozen ikasketa, txosten, boletin eta dokumentuak prestatu eta zabaldu, eta dokumentazio-zentrua sortu.
  • 6. Urdaibai Biosfera-Erreserban zein bera eratzen dituzten udalerrietan, pribatuak zein publikoak, baina eragina duten Lurralde-Antolamenduen, Hiri-plangintzen, lanen plan eta proiektuen prestaketan parte hartu.

Gure logotipoa

Logotipoa 1976an diseinatu zuen Nestor Basterretxea artista bermeotarrak Zain Dezagun Busturialdea Plataformarako, elkarte moduan antolatu zen Mundakako Itsasadarrean Busturiako paduren erdi-erdian eraiki nahi zen portu komertzialaren kontra borrokatzen hasi zenean hain zuzen ere. Logotipoaren sinbologian sartzen bagara esan behar da bitan apurtutako haritzaren hostoarekin adierazi nahi da gizakiak egindako artifiziala naturala apurtzen duela.

Elkartearen organoak

Biltzar Orokorra: Zain Dezagun Urdaibai osotzen dugun 64 kidez eratuta dago. Elkartearen organorik garrantzitsuena eta nagusiena da.

Zuzendaritza Batzorde: Bi biltzarren arteko gobernu-organo iraunkorra da. Edozein kideren parte-hartzeari irekita dago. Egunean ondokoek eratzen dute:

  • Presidente: Edorta JimĂ©nez.
  • Presidenteorde: Doroteo Zobaran.
  • Diruzain: Maite Salutregi.
  • Idazkari: Erroxeli Ojinaga.
  • Bokal: Nagore Zobaran, Tere Jauregizar, Igone Ortuzar.

Busturialde jasangarriaren aldeko 10 oinarri

  • 1. Baliabideak modu eraginkorrean erabili behar dira, baliabide berriztagarrien berriztatze-erritmoa gainditu gabe eta ez berriztagarriak progresiboki ordezkatuz joan behar dira.
  • 2. Hirien eta herrien funtzionamenduak ezin jar dezake arriskuan pertsonen osasuna eta ezin gaindi dezake ingurumenaren onartze-gaitasuna.
  • 3. Bioaniztasuna aintzat hartu eta babestu behar da.
  • 4. Beste hiri eta herrien artean elkartasun globala indartuko da, lurreko sistema naturalak gordetzeko, klima erregulatzeko, ozono-geruza zaintzeko eta pobreziarekin amaitzeko asmoarekin.
  • 5. Gizarte-ongizate, kultura, hezkuntza osasuna eta etxebizitzaren oinarrizko zerbitzu eta ondasunak izateko aukera izan behar dugu denok.
  • 6. Hiriek eta herriek funtzioen nahastea gorde behar dute, hurbiltasuna eta auzoko bizitza bultzatuz, hiriaren zerbitzuen erabilpena ingurumenaren kontura egin ez dezagun.
  • 7. Lan soziala eta aisialdia pertsona guztien artean, emakumea zein gizona izan, modu ekitatiboan banatu behar da. Pertsona guztien bizi-eran ekitatea bultzatu behar da.
  • 8. Edozein giza-taldearen ezaugarri kulturalak, etnografikoak eta hizkuntzazkoak txikiak izanik ere aintzat hartu, bultzatu eta babestu behar dira.
  • 9. Denok dugu eskubidea egindako lanagatik soldata izatera; soldata duina eta kontratazioa egonkorra izan behar dute.
  • 10. Ekonomia dibertsifikatu behar da eta kanpoarekiko menpekotasuna murriztu. Ahal denean, bertoko baliabideekin asetu behar dira beharrizanak.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.