Urdaibai Biosfera Erreserba » Ingurumena » Ekosistemak » Erakunde desberdinek ekosistemekin lotutako aurrera eramandako aktibitateak » Aixerreku

XX. mendeko 90. hamarkadan Aixerreku Natura eta Ingurugiroa erakundea sortu zen. 1992. urtetik aurrera Urdaibaiko Biosfera Erreserbako natura-gidari profesionalen kolektiboa izan zen.

1996an, Urdaibai Sariak baitan, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbako Ingurugiro babespena eta garapen eusgarriaren alde egindako lanagatik 1. saria jaso zuen.

Urdaibai zeharreko gidatutako ibilbide ekologikoak egitearekin batera hainbat beste hainbat jarduketa desberdin garatzen zituen: tailer didaktikoak, ingurugiroari buruzko hitzaldiak, ikastaroak, ikerketa-lanak...

Urdaibairen gainean egindako hainbat material didaktikoren laborazioan, prestatze lanetan eta koordinazioan parte hartu dute modu baten edo bestean. Denak aipatzeak luze joko luke. Ondokoak aipatuko ditugu: Urdaibaiko urtekari ornitologikoak (1996, 1997…), Txatxarramendiko Parke Botanikoaren minigida (2006), Laidako dunei buruzko gida txikia (2007) eta Landare arrotz inbaditzaileak Urdaibai Biosfera Erreserban (2008).

Urdaibaiko udalerrien liburu-bilduman baitan zortzi monografia argitaratu dituzte. Monografiek beti zuten udalerri bakoitzaren ondare naturalari zuzendutako atal bat. Era berean, ibilbide autogidatu ekologikoak ere aurki daitezke liburuotan.

  • Muxika. Baso, ibai eta auzo. 2002
  • Busturia. Gezatik gazira. 2004
  • Ajangiz. Eskuz landua. 2005
  • Gautegiz Arteaga. Ibarraren bihotz goxoan. 2005
  • Gautegiz Arteaga. Ibarraren bihotz goxoan. 2006
  • Elantxobe. Itsasoaren besarkada. 2008
  • Kortezubi. Natura eta Gizakia. 2009
  • Gernika-Lumo. Itsasadarraren kimua. 2010

Urdaibaiko Galtzagorriak Federazioa sortzeko eta proiektuan martxan jartzeko egindako ahalegina handia egin zuten.

Gernika-Lumoko Udetxea jauregian zegoen Urdaibaiko Dokumentazio- eta Informazio-Gunea kudeatu zuen enpresa izan zen.

Aixerreku Natura eta Ingurugiroa S.L. XXI. mendearen bigarren hamarkadaren hasieran desagertu zen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.