Urdaibai Biosfera Erreserba » Ingurumena » Egindako proiektuak

LAGA HONDARTZAKO (IBARRANGELU) DUNA-SISTEMEN BABES-PROIEKTUA

Konplexu dunarrak Hego Euskal Herriko itsasbazterretik ia erabat desagertutako egitura ekologikoak ziren. Kostaldean eragina zuten zenbait jarduerak direla medio ekosistema hauen hedadura ugari murriztu zen, desagertu egin ez zirenean.

Bizitegi-eremuen eraikuntzak eta zabaltzeak, turismoak eta itsasbazterreko harearen karga-gaitasuna baldintzatzen zuen plataforma kontinentala estua izateak (Service Geografique National, 1976) duna-sistemen hedadura eskasa izatea ondorioztatzen zuten eta, beraz, itsasbazterreko ondare naturalaren kontserbazioaren aurrean zuten garrantzia ere ondorioztatuta gelditzen zen.

Hego Euskal Herriko kostaldeko bi herrialdetan duna-aztarnak bakarrik aurki genitzakeen, geratzen zirenak oso eremu murritzak ziren eta giza-presio handia jasatzen zuten. Horrelako ekosistemak Bizkaiko Muskizko La Arenan, Gorliz eta Ibarrangeluko Lagako hondartzan eta Gipuzkoan Zarautz eta Zumaian batez ere aurki genitzakeen.

Laga

Testuinguru honetan, Lagako dunak eremurik interesgarrienetarikoa genuen, babes bereziko eremu moduan izendatuta zegoenez Urdaibai Biosfera-Erreserban babeserako eta zaharberritzeko lehentasunezko eremua izan beharko zatekeen. Hala ere, bere egoera oso penagarria zen eta eremu horrek urtetik urtera jasatzen ari zituen kalteak gero eta nabariagoak ziren.

Laga genuen Urdaibai Biosfera-Erreserbako ekosistema dunar bakarra, Laidako dunak mendearen erdialdean desagertu ostean. Boluntario-proiektu honen asmoak Lagako dunetatik gelditzen zen apurra babestu eta bere berreskuratze naturala erraztea ziren esperientzia-piloto moduan erabiltzeko eta eremu natural honen balore ekologikoak eta ingurumen-hezkuntza dibulgatzeko.

Aurrekoagatik 2000. urtean Ibarrangeluko Lagako Hondartzako Duna-Ekosistemen Babespen Proiektua jarri zuen abian URDAIBAIKO GALTZAGORRIAK FEDERAZIOAK, Gernikako Ekologi Lan Taldeak koordinaturik. Urte honetako lehenengo 4 hileak txosten teknikoa prestatzeko egin zen eta uztaila eta abuztua proiektua gauzatzeari ekin zitzaion.

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Dunetako landaredia ikertzaile askok (Guinea 1949, Navarro 1980, Onaindia 1986, Benito et. al. 1989, Estonba M. 1998) aztertu dute. Ikerketa horien arabera dunetako landareak itsasaldien lerroarekiko xingola paralelotan banatzen dira. Landareak duna-egituraren oinarri biologikoak dira, bai eta, neurri baten, eremu horren egonkortasun- eta garapen-garantia ere. Horregatik, proiektu honetan ikuspegi desberdinak lantzen dira dunen babesera eta berreskuratzera zuzenduta gazteak egonkortzeko eta helduak babesteko.

Proiektuaren antolaketa teknikorako Urdaibaiko Zaingo Batzordearen eta Egur ta harri-Baserrilan S.L. enpresaren laguntza izan genuen.

Proiektuaren barnean aurrera eraman ziren ekintzak ondokoak dira:

A. Sarbideen diseinua:

Lagako dunan zehar alde batetik bestera pertsonak behin eta berriro pasatzen ibiltzeak higadura handia eragiten zuen, giza-presioa izugarria baitzen. Sarrerak hain barreiatuta egoteak landaredia zuten harea-egituren askatzea eta desgastatzea zekartzaten higadura-kanalak eragiten zituzten.

Sistemaren egonkortasuna astiro-astiro txikitzen zihoan egoera hori ekiditeko bere oinarria egurrezko listoi-zapalez babestuta zituzten zenbait barne bide eraiki genituen. Honekin, sarrera barreiatua erregulatzea eta udako bisitarien inpaktua batez ere minimizatzea nahi genuen. Bestaldetik, hondartzarako sarreretan informazio- eta dibulgazio-ekintzak kontzentratu egin ziren sarrera-erregulazio ekintzak optimizatuz.

B. Duna-egituren babesa:

Laga

Lagako dunan zehar alde batetik bestera pertsonak behin eta berriro pasatzen ibiltzeak higadura handia eragiten zuen, giza-presioa izugarria baitzen. Sarrerak hain barreiatuta egoteak landaredia zuten harea-egituren askatzea eta desgastatzea zekartzaten higadura-kanalak eragiten zituzten.

Sistemaren egonkortasuna astiro-astiro txikitzen zihoan egoera hori ekiditeko bere oinarria egurrezko listoi-zapalez babestuta zituzten zenbait barne bide eraiki genituen. Honekin, sarrera barreiatua erregulatzea eta udako bisitarien inpaktua batez ere minimizatzea nahi genuen. Bestaldetik, hondartzarako sarreretan informazio- eta dibulgazio-ekintzak kontzentratu egin ziren sarrera-erregulazio ekintzak optimizatuz.

Ekintza honen bidez alde horretara bisitarien sarrera mugatu nahi izan zen, landaredia baldintzarik optimoenetan gara zedin. Duna-perimetroaren babesarako insignis pinuaren egurra autoklaben tratatutako 200 bat zutabe jarri ziren eta horietan itsasplus nylonezko sokako 1000 m erabili genuen.

Ekintza hau enbrionarioak zeritzen dunak egonkortzera zuzenduta zihoan batez ere, hondartza-eremutik gertuen zeuden egiturak zirenez, turismoaren presiorik handiena jasatzen zituzten egiturak ziren eta.

Perimetroa, eremuaren arabera eta eremu bakoitzaren babes-beharren arabera pasarelak, barandak eta heziak erabiliz egin genuen.

C. Informazioa eta dibulgazioa:

Maila honetan oinarrizko bi ekintza egin ziren. Alde batetik, interpretazio-panelak jartzea. Hondartzako sarrera estrategikoetan kokatuko genituen. Panelen neurria 68 x 96 cm-koa zen. Beraien bidez dunen garrantziaz eta horren kontserbazioaz kontzientziatu eta informatu egin nahi zen.

Panela deskargatzeko: Lagako dunen errekuperazioa (.pdf 259 KB)

Laga

Bestetik, triptiko interpretatiboa prestatzea dunen aberastasun faunistiko eta botanikoa deskribatuz.

FINANTZIAKETA EKONOMIKOA ETA PARTAIDETZA

Finantziaketa ekonomikoaren inguruan esan behar Ibarrangeluko Lagako Hondartzako Duna-Ekosistemen Babespen Proiektua gauzatzeko beharrezkoa zen dirua bi bidetik lortu zen. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa eta Ingurumen Sailetik 3000 euro eta, beste alde batetik, Ibarrangeluko Udalak 2000 euro. Bien artean beraz, 5000 euroko laguntza ekonomikoa eman ziguten arren, ez zen nahikoa izan egondako gastuak ordaintzeko. Hori dela eta, zorrak kentzeko beharrezkoak ziren 900 euroak ekimena antolatu zuten elkarteek jarri behar izan zituzten.

Proiektuan egondako partaidetzaz ere ezin kexa gintezkeen pertsona ugari etorri baiziren laguntzera. 10 bat pertsona etortzen zen egunero lan egitera, nahiz eta larunbateetan igandeetan baino gehiago agertzen bazen ere. Eta aroak zenbait momentutan laguntzen ez zuela!

EGUNEKO PROIEKTUAK URDAIBAIKO DUNETAN URDAIBAIKO ZAINGO BATZORDEAK BULTZATURIK

URDAIBAIKO GALTZAGORRIAK Federazioak sustatutako ekimenaren ostean beste ekimen batzuk egin ziren Lagako hondartzako duna-sistema birsortzeko. Horrela, boluntarioek aurrera eramandako babes-neurrien ondoren, harea-biltzaileak kokatu ziren eta dunako milaka landare landatu ere bai. Zumetzezko hesiak harea garbia pilatu, dunak berriro hazi eta landaretza naturalen zehar hondartzaren erabiltzaileek irekitako bide ugari ixteko erabili ziren. Hartutako neurriek oso eragin positiboa izan zutenez dunen birsortzean eta dunetako landaretzaren kontserbazioan Urdaibaiko Zaingo-Batzordeak hesiaren barnean dagoena garbitzeaz eta pasabideen eta itxiduren mantenimenduaz arduratzen da.

2001 urtean, Lagako emaitza onak ikusirik, eta 1999aren amaieran froga esperimental txikia egin ostean Laida Hondartzako duna-ekosistemaren birsortze integrala egiteko proiektua jarri zen abian. Mundakako estuarioan kokatutako hareatza handi honek gizakiak eragindako presio handia (itsasadarraren dragaketak, hondartzaren erabiltzaileak, dikeen eraikuntza eta bestelako eraikuntza zibilak estuarioan, etabar) jasatzen egon da azkenengo hamarkaden zehar.

Horregatik, naturak berak, ezin izan du, bere kabuz, Laidako jatorrizko dunak sortu (XX. menderarte egon baziren ere). Ondorioz, lehen fase honetan hondartzaren Iparraldea ikuspegi morfologikotik (geologikotik) zein landare aldetik (biologikotik) birsortu da. Egunean, hondartzaren eremu supramareal osoan ari da ekimena aurrera eramaten. Den-dena, bioinjinerutza-teknika berak erabiliz eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) disziplinarteko talde batek zuzendutako ikerketa eta jarraipen geologiko eta botaniko zehatzaz lagunduta ari da lanean. Lanen emaitzak eta ikerketaren dokumentazioa Urdaibai Biosfera-Erreserbako dokumentazio-zentruan (Udetxea Jauregian, Gernika-Lumon daude eskuragarri. Dokumentuen datu-basea www.euskadi.net/urdaibai-n kontsulta daiteke.

Laga Laga Laga Laga Laga

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.