Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: San Millan, herritarrentzat San Belian.

Parrokia: Santiago Apostolua.

Kokapena: Idokiliz auzoan, Labako baserri-etxearen ondoan. Baselizaren aurrealdean haritz handia dago.

Sarbidea: Gernika-Lumo – Lekeitio errepidea. 35,500 km-an desbideratzea hartu eskumaldera. Auzo-bidetik joanez gero 50 m-ra baseliza dago.

Deskribapena: 11,20 x 6,30 m-ko oinplano errektangeluarra. Hormak harlangaitzezkoak dira eta ertzak harlanduzkoak dira. Lau isurialdeko estalkia bi zinbriren gainean. Bao bakarreko harlanduzko kanpai-horma kanpaiarekin dago, gainean burdinazko gurutzea duena. Arku konopiala duen atea mendebaldean. Gezi-leiho bat hegoaldean. Baldosazko zorua. Sarbide nagusiaren gainean ataripea dago, teilatuaren luzakin moduan.

Irudiak: San Millan.

Artapena: Ona.

San Millan
San Millan

Jaia, kultua eta errituak: Azaroaren 12an, egutegi hispano-mozarabiarrean San Emilianoaren, jaia ospatzen da. 1972tik ez da kulturik ospatzen baselizan.

Sasoi batean, urriaren lehen igandean, Arrosarioko jaian, parrokiatik abiatuta prozesioa egiten zen ermitara. Ohitura hau 1970ean desagertu zen.

Erreguak: Igokundearen baino bi egun lehenago (martitzena) Kortezubiko parrokiatik baselizara errogatiban, letaniak eginez, joatea ohitura zen. Ura eta gatza bedeinkatzen ziren, parte-hartzaileen artean banandu eta ortu zein soroetan zabaltzeko horiek babesteko asmoz.

Oharrak: 2006. urtean eraberritu zen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.