Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: San Migel.

Parrokia: 1974tik Bermeoko Asisko Frantzisko.

Kokapena: San Migel auzoan, Sollube mendiko sortaldeko mazelan, San Migel eta Intxausti baserri-etxeen ondoan.

Sarbidea: Bilbao-Bermeo errepidean 31 km-an eskumarako desbideratzea hartu eta baso bidetik 700m eginez baselizara heltzen da.

Bermeotik, San Migel bidea deitutakotik ere joan daiteke. Bide hau Dibijjo deitutako lekutik hasten da. Bide honen hasierak bide sarra izena ere badu.

Deskribapena: Oin-plano errektangeluarra (13,57 x 5,40 m) du. Harlangaitzezko hormak ditu. Bi isurialdeko estalkia. Bao bakarreko kanpai-horma. Bertan kanpaia dago. Gainean, bi pinakuludun harrizko gurutzea du. Puntu erdiko arkudun atea M-an. Atea eta leihoburudun bi leiho H-an. Harlauzazko zorua. Itxitako arkupea aurrealdean eta Epistolaren aldean.

Irudiak: San Migel, San Jeronimo eta Sortzez Garbia. Garai batean marinelen exbotoak zituen.

Artapena: Ona. 2005ean erabat berritu zen.

Santo Migel
Santo Migel.

Jaia, kultua eta errituak: Irailaren 29an, San Migel Goiaingeruaren jai-egunean, abestutako meza eta herri-erromeria daude. Hurrengo egunean, irailak 30, San Jeronimo egunean, hildakoen aldeko meza ospatzen da. Martxoaren 19an, San Jose eguna ere ospatzen da.

Errogatibak: Baseliza honetara Almikeko parrokiatik errogatiban joaten zen Igokunde aurreko asteazkenean.

Igandeko kultua: Gaur egun, igandeetan, baseliza honetan ez dago kulturik.

1857ko kultuak baseliza honetan: Zabalaren aburuz San Migel egunean bi meza ospatzen ziren: bata, Almikeko Kabildoaren alde eta, bestea, Bermeoko Hiribilduaren alde.

Hilarriak: Auzo honetan hiru hilarri aurkitu dira. Baselizako kanpai-horman bertan dago bat; beste biak hareharrikoak Ermitxu Erdiko baserri-etxeko hegoaldeko horman sartuta daude. Itxuraz eta neurriz hirurak elkarren antzekoak dira; ostargi-loredun baxuerliebea gurutzeak.

Lamiak: Baselizaren ondoan Intxausti baserri-etxea dago eta berori lamien kondaira batekin lotuta dago.

Ohar historikoak: Autore batzuen ustez baseliza hau eta 1082an San Millango Monasterioari dohaintzan emandako izen bereko tenplua bat izan daitezke. Tenplu hori zehazki ondoko leku honetan kokatzen da: “in portu Vermelio in ora maris”. Bittor Gaubeka Duo autorearen ustez Itxasbiskar aldean egon daiteke; hain zuzen ere, baseliza eraikita dagoen lekuaren toponimoa horixe da. Horrela izanik, baseliza hau aipamen antzinakoenak dituen Bermeoko eraikin erlijiosoa izango litzateke.

Oharrak: Irudia: Baseliza honetan beneratu zen San Migelen irudia antikuario bati saldu zitzaion. Horren ordez, inolako balore historikoa ez duen gaur egungoa jarri zen.

Serorak: Tokiko testigantzen arabera, Iparraldean eta gaur egun tejabana bat dagoen tokian, aitzinean, neurri txikiko eraiki bat zegoen eta bere teilatua baselizarenaren luzapena zen: Ur bateko teillatudun etxe bat. Tradizioaren arabera, bertan lekaime bat bizi zen eta bera zen baselizaren inguruko orubeen jabea. Beranduago, lur horien jabeek baselizaren aurrean dagoen San Migel baserri-etxea eraiki zuten.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.