Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: San Martin.

Parrokia: Kanalako Legendikako Andra Maria.

Kokapena: Learreta auzoan, maldan, Gastañagaurreko eta Gastañagatzeko baserri-etxeen ondoan.

Sarbidea: Gernika-Lumotik Laidara doan errepidean, 42,900 km-an, aldapa handiko auzo-bide bat hartu behar eskumatara. Baseliza 150 m-ra dago.

Deskribapena: 11,85 x 7,40 m-ko oinplano errektangeluarra du. Harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Lau isurialdeko teilatua. Baselizaren barneko habeteriatik eskegita dago kanpaia. Hegoaldean dinteldun atea dago. Mendebaldean gezi-leiho bat dago eta hegoaldean bi. Zementuzko zorua.

Irudiak: San Martin.

Artapena: Ona. 1982an eraberritu zen.

San Martín (Gautegiz Arteaga)
San Martín (Gautegiz Arteaga).

Jaia, kultua eta errituak: Azaroaren 11n, San Martín egunean, abestutako meza eta erromeria daude.

Erreguak: Igokundearen aurretiko hiru egunetan errogatiban joaten zen Kanalako Legendikako Andra Maria parrokiatik baseliza honetara.

Lehorte-garaian San Martinen irudia prozesioan eramaten zen baselizatik Kanalako parrokiaraino. Era berean, Legendikako Birjinaren irudia parrokiatik baselizara prozesioan eramaten zen. Lehorte-garaian euria eskatzeko bederatziurrena egiten zitzaion San Martini.

Oharrak: Baselizaren lanak egin zirenean aldarearen azpian bi irudi agertu ziren. Oso kaltetuta dauden egurrezko bi taila horiek Learretaerdiko baserri-etxean gordetzen dira.

Labayruk 1789-1790-1791 urteetako bere kronikan baseliza hau aipatzen du:

"También se pidió segunda misa para el párroco de Santa María de Leguendica, en Canala, la cual parroquial tenía aneja la ermita de San Martín, á distancia de media legua, pero de tan intransitable vía, que, para llegar á ella, era preciso dejar la caballería á medio camino y trepar una cuesta de peña viva, la bajada de la cual era peligrosísima.

(...) En 11 de diciembre de este año de 1790 se alcanzó lo que se pedía, ó sea la segunda misa en la parroquia, en lugar de la de la ermita de San Martín, para la cual el único beneficiado de este tiempo, D. José Joaquín de Treviz, había disfrutado licencia, durante veinte años, de celebrarla en San Martín."

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.