Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: Izena: Santa Marina.

Parrokia: Santo Tomas Apostolua.

Kokapena: Gorozika auzoan, Santa Marina baserri-etxetik 50 m-ra dagoen tontor baten.

Sarbidea: Gernika-Lumo – Nabarniz errepidean, 36. km-an eskumalderako desbideratzea hartutakoan auzoko bideak Gorozikara eramango gaitu. 350 m-ra ermita dago.

Deskribapena: 11,80 x 8,40 metroko oin angeluzuzena dauka. Hormak harlangaitzez eginda dagoz, harlanduzko kantoi-harriekin. Fatxada nagusia mokatuta dago. Teilatua hiru isurialdekoa da eta zertxa biren gainean dago. Ez dauka kanpandorrerik, baina horren lekuan burdinazko gurutzea dago. Atea mendebaldera dago eta dintelduna da. Gezi-leiho bi ditu, bata aldare atzean eta bestea hegoalderantz. Mendebaldera begira dagoen bao bat dauka, ate gainean zentratuta. Zorua enkatxatu diren harri biribilez eginda dago.

Santa Mañe baseliza
Santa Mañe baseliza.

Irudiak: Santa Mañe.

Artapena: Ona.

Jaia, kultua eta errituak: Santa Mañe eguna uztailaren edo garragilaren 18an da. hurrengo domekan, goizez, ospatzen da, meza eta erromeriarekin.

Errogatibak: Asentsio aurreko martitzenean. San Tomas parrokiatik eta Belendizko San Pelaiotik etortzen ziren errogatiban.

Ura bedeinkatu egiten zen. Ondoren, bertara joandakoen artean banandu egiten zen.

Eskaintza: Kandelak eskaini eta Santaren parte-hartzea eskatzen da erditze ona izateko.

Ohar historikoak: Garrantzi handia izan zuen Antzinako Erregimenean Arratzuko elizateko herri batzarrak baselizan egite ziren-eta. Dokumentuetan XVI. gizalditik aipatzen da.

Oharrak: Ybarra Bergé historialariak irudiaren inguruan ondokoa dio: "... la de Santa Marina (...) con una imagen titular, de estilo gótico florido".

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.