Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: Santa Luzia, herritarrentzat Santa Lutzi.

Parrokia: San Bizente Martiri.

Kokapena: Ugarte auzoan kokaturik zegoen, pinudi baten erdian eta eroritako Santa Lutziako baserri-etxetik 50 m-ra. Ebaki XXI enpresa kokatzeko Agarre Etxebarri baserri-etxearen ondora ekarri zuten.

Sarbidea: Muxika – Morga errepidea. 33,200 km-an eskumaldera hartu desbideratzea. 100ra baseliza dago.

Deskribapena: Oinplano angeluzuzena (11,30 x 6,70 m). Harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Bi isurialdeko teilatua bi zinbriren gainean. Ataripea fatxada nagusian. Gainean, egurrezko gurutzea. Ate dintelduna ipar-ekialdera.

Artapena: Oso ona, XX. mendearen amaieran berreraiki baitzen leku berrian.

Santa Luzia
Santa Luzia.

Jaia, kultua eta errituak: Santa Luziaren jaia abenduaren 13an ospatzen da; meza eta erromeria izaten da.

Errogatibak: Herri elizatik letari-prozesioa etortzen ziren baselizara, Asentzio eguneko aurreko hiru egunetariko batean.

Ohar historikoak: Ibarguneko Juan jaunak, Muxikako San Bizente herri-elizako abade eta onuradunak, Gernikan 1.736 urteko martxoaren 10ean emandako bisitaldi-agirian ageri den Kalagorriko bisitatzaile orokorraren agindua betez, baseliza honen ondasun errolda egin zuen, eta beste batzuen artean ondokook aipatzen ditu: "monte que esta alrededor de ella esta amojonado por todas partes y es suio propio".

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.