Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena:Kristoa, herritarrentzat Santutxua eta Kurtzijjo.

Parrokia: Kanalako Legendikako Andre Maria.

Kokapena: Elizmendi moduan ezaguna den lekuan, parrokiatik 50 m-ra eta bertara doan bidearen aldamenean. Inguruko eraikinak: Miramar Etxea, Nikolas Arrotegiren eskolak, Bidasolo...

Sarbidea: Gautegiz Arteagatik Ibarrangelura, Laidatik, doan errepidean, 42. km-an, ezkerraldean dago.

Deskribapena: 4,60 x 5,55 m-ko oinplano errektangeluarra. Zuriz luzitutako harlangaitzez egindako hormak. Ertzak harlanduzkoak dira. Lau isurialdeko teilatua. Kanpai-hormarik gabe. Ipar-ekialdeko fatxadan burdinazko hesia du. Harlauzazko zorua. Atarian arkupea du. Ateburuaren gainean, egurrezko plaka batean margotuta, ondoko inskripzioa dago: ¡ILIKO JOSU! ¡ZAINDU EGIXUZ ITXASOZTI TA BIDEZTIJAK!.

Irudiak: Kristo Santua eta beste bi tailu gehiago.

Kristoa
Kristoa.

Artapena: Ona.

Jaia, kultua eta errituak: Baselizan ez da kulturik ospatzen.

Oharrak: Ybarra Bergé ikertzaileak hauxe dio ermita honen inguruan: "Cerca del templo hay una ermita del Cristo, con una antigua imagen de San Sebastián y otra talla de un santo con un niño sobre el libro abierto que tiene en su mano izquierda. También hay en la ermita una bella imagen del Rosario, en andas."

Ez dakigu, gaur egun, Errosarioaren irudi hori non dagoen.

Gurutzi Jauregik Laguntza Iraunkorreko Andre Maria (Nuestra Señora del Perpetuo Socorro) margo-lana dagoela dio, baina gaur egun ez dago bertan.

Guruztokiaren ezaugarriak ditu baseliza honek eta gaur egun bidearen ondoan dagoen santutxoaren funtzioa betetzen du.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.