Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: Santa Katalina.

Kokapena: Kataliña deituriko auzoan kokatuta zegoela esaten dute. Auzo horretako baserri-etxeak: Kataliñeaurrekoa, Kataliñeerdikoa eta Kataliñeatzekoa.

Oharrak: XVIII. mendean, baseliza honetako Hariztia Errigoitiko hiribilduaren eta Morgako elizatearen arteko muga finkatzeko erabiltzen hasi zen; ordura arte, mugarriak ikuskatzerakoan ez zen inoiz muga hori aipatu, beraz, litekeena da eraikuntza mende horretakoa izatea.

1834ko kontribuzioan “Santa Katalinaga” izeneko etxe bat aipatzen da. Agian, Santa Katalina baseliza etxebizitza bihurtu zen, San Juan ermitarekin gertatu zen legez.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.