Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: Santa Gurutzea eta Santa Marina, herritarrentzat Kurtzio eta Santamañe. Iturrizak Gurutzea izenaren bakarrik izendatzen ditu.

Parrokia: Santa Eufemia.

Kokapena: Bermeoko hiri-gunean dago, Hiribilduko harresietatik kanpo antzina, Artza eta Bermeoko Portu Nagusitik gertu. Baseliza honen aldamenean, mendebaldean, garai batean, 1345.urtean dokumentatutako San Lazaro deitutako ospitala zegoen.

Deskribapena: Gaur egungo baselizak XX. gizaldi hasieran landutako estilo neogotiko harri fabrika aurkeztu du. Ondoko ezaugarriak ditu: oin-plano errektangeluarra (22,39 x 9,94 m). Harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Bi isurialdeko teilatua. Bao bakarreko kanpai-horma kanpaiarekin eta dorreen itxura duten bi horma txikiz inguratuta. Iparraldean puntadun arkua dago. Hegoaldean arinki zorroztutako arkuan itxi egiten den atea aurkezten du. Iparraldean eta hegoaldean puntadun arkuan egindako leiho bi. Sortaldean leiho itxi gotiko bi. Egurrezko zorua. Egurrezko korua.

Irudiak: Gaur egun ez dago. Baina Gurutzi Arregik ondokoak aipatzen zituen: Kristo Santua, San Joan, Doloreetako Ama, Santa Luzia, San Blas, San Antonio, Karmengo Birjina, Mariaren Bihotza, Paduako San Antonio eta San Anton Abate. Era berean, autore berak margo-lan bat aipatzen du: Jesukristo Gure Jaunaren Aurpegi Santua eta Bihotz Sakratuko Ama, helburu zail eta esperantza bakoen abokatua.

Kurtzio
Kurtzio.

Artapena: Txarra.

Jaia, kultua eta errituak: Maiatzaren 3an, Aita Kurtzioko Egunean, abestutako meza abesten zen. Lehen, erromeria ere bazegoen.

Otsailaren 3an, San Blas egunean, meza ospatzen da eta eztarriko minaren aurkako San Blaseko kordoiak eta dominak bedeinkatzen dira. Era berean, umeen bedeinkapena egiten da.

Ostiral Santuan, prozesioan joaten zen Andra Mariko parrokiatik baselizaraino.

Abenduaren 23an, Santa Luzia egunean, meza ospatzen zen.

Errogatibak: Bermeoko parrokiatik baseliza honetara errogatiban joaten zen.

Ehorzketak: 1983ko abuztuaren uholdeen ostean oso kaltetuta geratu zenez 1984. urtearen hasieran berria egitea erabaki zen. Behin lokatza kenduta eta zoruko tarima altxatuta, ikertzaile-talde batek XV.etik XVI.era arteko ehorzketak aurkitu zituzten. Lehenago eraikitako eraikin baten hormak aurkitu dira. Era berean, material metalikoak, txanponak eta zeramika ere agertu dira.

Eskaera: Baseliza honen aldare nagusiaren azpian bururik gabeko harriko irudia aurkitu zutela esaten dute. Irudi hori, ur azpian sartzen omen zen arrantza ona izan dadin. Gaur egun, pieza hori, Bermeoko arrantzaleen museoan dago eta San Lazaroren XV. mendeko iruditzat hartzen da. Ignacio Arocenak era honetara deskribatzen du erritu hori:

"Se lanzaba como talismán propiciatorio de una buena pesca, sumergiéndola en el mar con una soga atada al cuello. Cuando la estatua, por lo que fuere, se resistía a desempeñar el oficio que le habían asignado, que era el de atraer a peces, se la tiraba al suelo y se le castigaba con una buena tuna de palos y patadas".

Delmasek, Gurutze Santuaren baseliza honen inguruan badio arrantzaleek asko beneratzen zutela:

"...los pescadores la tienen gran veneración, como que cuando pasan por su frente y abandonan el puerto, todos ellos vuelven el rostro y la saludan resignándose para pedirla bonanza y recompensa a la azarosa profesión que ejercen".

Gurutzea: Ybarra Bergek gotikotzat katalogatu duen XIV. gizaldiko Gurutzea dauka. Ikertzaile horren arabera, Bizkaiko elementurik garrantzitsuenetakoa da.

Ohar historikoak: San Pedro Kofradia kideak bertan batzen ziren: Meza ematen zen Kofradiako kargudunak hautatu baino lehen. 6 konpromisario aukeratzen ziren, kofradiako 2 laguntzaile izendatzeko.

1353ko Kofradiaren arautegian aipatzen denez Kofradiako bilera azaroaren 11n, San Martin egunean, ospatu behar zen.

Beranduago, XV. mendean hain zuzen ere, oin-planta berriko eta neurri handiagoko baseliza bat eraiki zen, gotikoa barneratuz.

1706an hondamendi egoeran zegoen baseliza nahiz eta gurtza ospatzeko irekita jarraitu, egoera berbera erakusten zuen 1722an, On Pedro Lope Lepe gotzainaren bisitaldi urtean; horrek Hiribilduko zenbait baseliza konpontzea gomendatu zuen, Kurtziokoa besteak beste. 17857an berriro aipatzen da Kurtzioko baseliza hau, hondatutzat eta 250 pertsona sartzeko edukiera zuelakoan deskribatzen zela.

Oharrak: Palmar de Troya eta Unbe Mendiko Birjinaren inguruan sortutako erlijio-mugimenduen aldeko talde batzuk XX. mendearen 60. hamarkadan euren debozioak gurtzeko baseliza hau erabili zuten. Ostiralero bertaratzen ziren.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.