Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: Erremedioetako Ama.

Kokapena: Tokiko tradizioaren ustez Atxondo mendiaren maldan, Gane eta Ganeatxe baserri-etxeak baino gorago kokatuta zegoen. Gernika-Lumotik Bermeora doan errepidearen 38 km-an ezkerraldean zegokeen.

Oharrak: Baseliza honen hondar batzuk geratzen dira. Inguru honetako auzotarren aburuz, Busturiako San Kristobal baselizako

Andra Mariaren irudia desagertutako baseliza honetakoa litzateke.

Iturrizak, baseliza hau, Busturiako Axpekoen artean sartzen ditu: "en jurisdicción temporal de la citada republica de Murueta".

Agirietan ez da baseliza honeni nolako aipamenik aurkitu. Landa-lanak ere ezin izan du baieztatu auzotarrek esandakoa.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.