Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: Santamañe.

Parrokia: Jaunaren Igokundea.

Kokapena: Kanpantxu auzoan, tontor baten eta Enbeita baserri-etxetik 100 bat m-ra. Etxe bat egin zen baselizaren ondoan eta etxe horren hesien barnean dago. Beraz, ezin da barnera sartu.

Sarbidea: Amorebieta-Etxano – Gernika-Lumo errepidea. 31,500 km-an, eskuinalderako desbideratzea hartu. Oka ibaiaren gainetik gurutzatzen duen zubia zeharkatu eta 1,5 km-ra baseliza hau dago.

Deskribapena: 10,65 x 7,50 metroko oin angeluzuzena dauka. Hormak harlangaitzez eginda daude, harlanduzko kantoi-harriekin. Sarrera atea hegoaldera dago eta gezi-leiho bi ditu, bata ekialdera eta bestea hegoaldera.

Irudiak: Ez ditu.

Santamañe
Santamañe

Artapena: Erortzear. Teilatua 1979an erori zen eta ez da konpondu.

Jaia, kultua eta errituak: Uztailaren 18an, Santamañe jaia ospatzen zen meza batekin.

Erreguteak: Ajangizko parrokiatik baselizaraino joaten zen errogatiban, Asentsio bezperako eguaztenean.

Enbeita baserri-etxean hiru irudi gordetzen dira: Bata, Andra Mari Sortzez Garbia edo Santa Mañe eta beste mitradun irudi bi. Batak munduaren bola dauka eskumako eskuan eta besteak ezkerrekoan.

Ohar historikoak: 1736an Kalagorriko Gotzaintzearen bisitatzailea etorri zen. Baselizako ondasunak aipatzen dira:

"Memoria de los bienes que tiene y posee la ermita de Santa Marina de Enbeita sita en el concejo de Ajangiz.

Primeramente tiene un arbolarcito contiguo a la de la ermita que da en rama en ocho años unas treinta y cuatro cargas poco más o menos.
(...)
Ytt. el altar con el bulto de la de la santa en una peana decente.
Ytt. un esquilon bueno.
Ytt. se halla la de la ermita en todo su pavimento bien reparada."

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.