Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: Gurutze Santua, herritarrentzat Santakrutz.

Parrokia: Larreako San Joan Bataiatzailea. Lehenago Etxanoko Asuntziozko Amaren parrokian zegoen.

Kokapena: Bizkargi mendiaren tontorrean, belardi batean.

Sarbidea: Larrabetzu-Morga errepidea. Morgako ganan baso-bidea hartu behar da Bizkargira joateko. Puntu horretatik ordu erdi baseliza dago.

Deskribapena: Oin errektangularrekoa (11,80 x 6,15 m) da. Sakristian leiho bi daude Epistolaren aldamenean. Harlangaitzezko hormak eta ertzetakoak harlanduzkoak. Bi isurialdeko teilatua. Bao bakarreko harlanduzko kanpai-horma du, baina kanpairik gabe. Buruan harrizko gurutze handia du. Fatxada nagusian puntu erdiko arkudun atea dago. Bi leiho daude, kanpoaldera puntu erdiko arkudunak eta barnealdera dinteldunak. Leiho bat Ebanjelioaren aldean dago eta bestea epistolaren ondoan; biak, burdinazko hesiz babestuta daude. Zoruan zementuzko plaka dago. Presbiterioan harrizko harlauzazko zorua dago. Epistolaren aldean ataripea dago, lau arku handien bidez erdi itxita. Kanpoaldera, aurrealdeko horman, mendiko kluben bazkideen txartelak uzteko gutunontzia dago. Beretan, ondoko inskripzioa irakur daiteke: GRUPO ALPINO / GANGUREN / BIZKARGI 566M.

Irudiak: Kristo Santua.

Artapena: Ona.

Jaia, kultua eta errituak: Baselizaren jaia maiatzaren 3an ospatzen da, Gurutze Santuaren Aurkitzearen egunean hain zuzen ere. Abestutako meza eta herri-erromeria daude. Hurrengo igandean jaia errepikatu egiten da.

Erreguteak: Jaiegunean, ermita honetara, letaniak otoitz eginez, errogatiban igotzea ohitura zen. Etxanoko parrokiatik ateratzen zirenak oihal handia zeramaten.

Aita Lizarraldek badio garai batean, maiatzaren 3. egun honetan, Gorozikako, Morgako, Etxanoko, Larrabetzuko eta Muxikako parrokia-ordezkariak eta zinegotzi-ordezkariak erreguteak ospatzeko biltzen zirela. Etxanokoak lehentasuna zuen. Bere ordezkaritza Ebanjelioaren aldeko presbiterioaren ondoan lehena zen. Meza, berriz, "nagusiena" zen eta ordu aldetik beranduago ospatzen zena zen. Erromeriak Etxanoren autoritatepean eta jurisdikziopean zeuden eta horren sinbolotzat lurrean sartutako lantza hartzen zen.

Ia oraintsu arte, Gurutzearen egunean bertan, baselizan ospatutako erregute-mezan bedeinkatutako urez bustitako ereinotz-gurutzeak soroetan jartzeko ohitura zegoen.

Oharrak: Eraberritzea: 1937an, guda zibilaren erdian, baseliza suntsituta geratu zen. 1942an eraberritu zen. Fatxada nagusian badago plaka bat ondoko inskripzioa duena:

LA ESPADA AL SERVICIO DE LA / CRUZ PERMITIO A VIZCAYA REINCOR- / PORARSE A SU TRADICIÓN CATÓLICA / Y ESPAÑOLA. LA EXCMA. DIPUTACIÓN / DE VIZCAYA RECONSTRUYÓ ESTE / SANTUARIO EN ACCIÓN DE GRACIAS / AL AL(T)ÍSIMO PARA MEMORIA IMBO- / RRABLE DE SU RECONOCIMIENTO AL EJÉRCITO Y A SU CAUDILLO / EL GENERALÍSIMO FRANCISCO FRANCO / 3 DE MAYO 1942.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.