Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: Santa Ageda.

Parrokia: Natxituko Kontsolazioaren Andra Maria.

Kokapena: Gernika-Lumotik Eara doan errepidearen alde batean Natxituko erdigunera heldu baino lehen.

>Baseliza hau lehenago hegal berean baina gaur egungo lekutik metro batzuk gorago kokatuta zegoen.

Sarbidea: Gernika-Lumo – Ea errepidean, 44,100 km-an, ezkerraldean.

Deskribapena: Oinplano angeluzuzena (6,70 x 5,05 m) du. Harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Bi isurialdeko teilatua. Fatxada nagusian ateburudun atea dago. Ateburuan harrian landutako gurutzea du. Bi leihoburudun leiho eta beste zirkular bat HM-an. Zementuzko zorua.

Irudiak:Santa Ageda edo Agate Deuna.

Artapena: Ona

Santa Ageda
Santa Ageda.

Jaia, kultua eta errituak: Otsailaren 5ean, Santa Ageda egunean, parrokian meza nagusia ospatzen da eta herriko enparantzan erromeria izaten da. Bada urte asko baselizan mezarik ospatzen ez dela.

Errogatibak: Garai batean, Igokundearen aurreko asteazkenean parrokiatik baseliza honetaraino errogatiban joaten zen. Ura eta gatza bedeinkatzea ohitura zen. Ondoren, ortuetan zabaltzen ziren.

Bularreko minei aurre egiteko Santa Agedara jotzen da. Gaur egun, eskaera hori egitera jende ugari joaten da baselizara. Kandelak eta loreak eskaintzea ohitura da.

Aitzinean, buruko mina zutenek baseliza honetan edo antzinakoan zegoen harri ahurrarekin burua ukitzen zuten, eta harri horrekin baselizaren inguruan bira ematen zuen.

Santa Ageda bezpera egunean abestearekin batera jaiarako dirua biltzen da.

Oharrak: Bide ondoko santutxuen ezaugarriak ditu baseliza honek.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.