Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Ugarte errota orduko Muxikan (gaur egungo Muxika Ibarruri, Zugaztieta eta Muxikaren batura da) kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.

Ugarte auzoan dagoen eraikin honek Sarrako errekaren urak erabiltzen zituen.

1799ko Propio eta Arielak dokumentuaren arabera jabea Franzisko Elgezabal jauna zen eta errotaren ustiapen-erregimena maiztergoa zen. Errotaren errenta 550 errealekoa zen.

Aipaturiko jabe horren jabegoaren errenta guztira 2.142 errealekoa zen. Garai hartan, beraz, errotaren jabetza jabe handiak, hots, 1200 erreal baino gehiago zuena, kontrolaturik zuen. Izan ere, errota bat jardunean ipintzea oso enpresa arriskutsua zen eta hasieran inbertsio handia eskatzen zuen. Arrazoi hori dela eta errentarik gehien zuenak eraikitzen edo eskuratzen zuen.

Ugarte
Ugarte errota (Muxika). Gaur egun, ez da
inolako aztarna aipagarririk ez kanpotik ez
barnetik, desagertutzat eman dezakegularik.

XX. mendearen azken herenera arte ehotzen aritu zen.

Ardatz bakarra izan zuen.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.