Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Igertu-Errota errota orduko Muxikan (gaur egungo Muxika Ibarruri, Zugaztieta eta Muxikaren batura da) kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.

Kurtzero auzoan kokaturiko errota honek Ugarte errekaren urak erabiltzen zituen.

1799ko Propio eta Arielak dokumentuaren arabera jabea Juan Antonio Igartua jauna zen eta errotaren ustiapen-erregimena maiztergoa zen.

Errotaren errenta 484 errealekoa zen.

Jabegoaren errenta guztira 484 errealekoa zen. Urte horretan Muxika osotik errota jabe txiki baten eskuetan dagoen kasu bakarrenetakoa da.

Igartu-Errota
Igertu-Errota errota (Muxika).

XX. mendearen erdialderako gutxienez geldi zegoen.

Ez da inolako aztarnarik, ez kanpoan ez barnean, eraikina bera salbu.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.