Urdaibai Biosfera Erreserba » Beste talde batzuk

Urdaibaiko Perretxikozaleak taldea

URDAIBAIKO PERRETXIKOZALEAK, irabazasmorik gabeko elkartea, 2002. urtean sortu zen, ondoko helburu hauek betetzeko asmoz:

  • Mikologi ezagupenak sustatu zaletuen artean, gutxieneko oinarri zientifikoa eskaintzeko.
  • Mikologiaren inguruan txapelketak eta beste era bateko aktibitateak antolatu.
  • Mikologiaren zabalkunderako beharrezkoak diren ekimen guztiak bultzatu.

Gure aktibitaterik aipagarrienak, momentuz, Gernika-Lumon zein Ibarrangelun, bi urterik behin, antolatzen ditugun mikologia-erakusketak dira.

Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko beste erakunde batzuekin gaude harremanetan hitzaldiak, erakusketak edota bestelako kolaborazioak egiteko.

Perretxikoak eta onddoak biltzeko sasoian aholkuak emateko edo beste ekimen batzuetarako orube edo lokala izateko esperantzarekin gaude.

Talde honen inguruan informazio gehiago izan nahi baduzue:

URDAIBAIKO PERRETXIKOZALEAK
Carlos Gangoiti 7 - 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia
Telefonoa: 649 426 307

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.