Urdaibai Biosfera Erreserba » Geografia » Irlak eta uhartetxoak

Izaro

Resurrección Maria Azkuek esan zuenez Izaro izenaren esanahia, euskaraz, horixe zela: irla edo aintzira. Ondo datorkio izena euskal kostaldeko handiena baita, azaleran behintzat. Babestuena ere bada, bere goialdean gure kostaldeko itsastxori-koloniarik handienak kumatzen baitu.

Izaro

1422ko maiatzaren 2an, Fray Martin Arteaga-k, Juan Undabarrena-k, Lino Albiz-ek eta Martin Erkoreka-k, lau fraide frantziskotar obserbante irlara heltzen dira konbentua eraikitzeko asmoarekin. Konbentu hau San Prantzizkoren obserbantziara zuzendu bazen ere, Santa Maria goretzen zen.

1457an, Enrike IV erregeak bisitatu zuen kobentua eta 1476ko uztailaren 31n Fernando Katolikoak egin zuen gauza bera.

Isabel Katolikoak, uhartearen goialderaino, -konbentua egon zen eta egunean bere hondarrak dauden lekuraino- harlanduzko eskalinata eraikitzea agindu zuen. Ekialdeko kalatik eraikitako harmailadiak 256 maila bazituen ere, egunean, gutxi batzuk baino ez dira ikusten.

1483ko irailaren 17an erreginak, Katolikoak, bisitatu ondoren beste errege ugarik ere uhartearen aldeko oniritzia agertu izan dute. Horrela, Felipe IIak Erregeak edo bere emazteak Valoiseko Erreginak portaera bera erakutsi zuten. Azkenengo honek, bertako komunitateari 200 mezatarako laguntza eskaintzearekin batera bertako frantziskotarrei arropa, garia edo konbentu horren beste beharrizanetarako dirua ematea onartzen zuten.

Isolatuta bizitzeak zekartzan arazoekin batera piraten bisitak gehitu behar zitzaien. Badago bat sarri aipatzen dena, 1596ko irailaren 1ean Drake pirata ezagunak zuzendurikoa alegia. Erasoaldiarena egia izan badaiteke ere, Draken datua ez dirudi egia denik, ordurako hilda zegoela uste baita.

Drake izan zein ez, kontua da, bien bitartean, piratak Bermeora eta Mundakara zihoazela ikusi zutenean Mendatatik Gonzalo Ibañez Ugarte Jaun markindarrak laurehun gizon batu eta erasotutako hiribildu eta inguruetara hurbildu zen. Inbaditzaileek alde egin behar izan zuten euren itsasontzietan. Horietako bat, uhartea arpilatu zuena hain zuzen ere desagertu egin zen misteriotsuki Lamiarango ermitapean, lamien haranean, erasotutako lekuen mugan alegia.

Beste gertakizun batzuk ere kantauriko uharte honen historiari itxura ematen diote, 1600. urtean gertatutakoak bezalatsu. Orduan, Izaro uhartean zegoen erlijioso-komunitatearen nagusiak hobi bat ireki nahi izan zuenean uhartea osoa astindu zuen lurrikara gertatu zen, erlijiosoak aitzurrak eskuetan gorantz begira geratu zirelarik.

Antza denez, San Antonio Paduakoak, XVIII mendean, Sukarrietako Abiña auzoan bizi omen zuen amona bisitatzera etorri zenean Izaro uhartera ere joan zen gaisoak sendatu eta Jesusen hitza zabaltzera.

1719ko abuztuaren 17an, irlan ia 300 urte igaro ostean, Komunitateak uhartea utzi eta Foruko elizatera mugitu zen, lehenago Bermeon eta Mundakan kokatu baziren ere.

Izaroko konbentua eroritakoan Santa Maria Magdalenari zuendutako ermita eraiki zen. Gaur egun, pareten zati batzuk bakarrik ikusten dira. Bertako estatuak Elantxobeko elizara eraman ziren.

1813an, arma- eta hornitze-biltegitzat erabiltzen zen Guda Napoleonikoetan. Gatibuak izateko ere erabili zen babes-gotorlekua eraiki zenean.

Beranduago, zinematografoaren agerpenarekin batera, Izarok, Zazpigarren Arteko pantailatan bere irudia agertzen hasi zenean bere benetako nazioarteko ospea lortu zuen. Izan ere, Izaro Films izenarekin banaketa- eta ekoiztetxe-enpresak Izaroren irudia erabiltzen baizuen.

Egunean, Izaroko Uhartea Bermeorena da 1719tik. Halere, urtero, Maria Magdalenan oinarritutako abestiarekin bere jabetasuna erakusten du. Egun horretan, irla ondoan teila botatzen dute itsasora, itsas-prozesioa egin ondoren, uhartea berea dela erakutsi nahirik.

Uztailak 22 guztietan, Magadalena Jaian, Urdaibai urdinez janzten da XVIII. mendean uharteraino zuten distantzia laburra (1,3 km Lagatik, bi Mundakaraino...) erakutsi nahirik Ibarrangelu (Elantxobe oraindik bere mende zegoen), Mundaka eta Bermeoaren artean zegoen auzia gogoratzeko. Esaten denez Bizkaiko Jaunak berak proposatu omen zuen irtenbide bitxi hori, saria jartzea arraunketa horri hain zuzen ere.

Ibarrangeluk atzera egin zuen eta Elantxobek hartu zuen epaile-ardura koloreko zapia zeinek jartzen zuen lehenago, Mundakak ala Bermeok, erabakitzeko.

Arraunketa hortan parte hartu zuten lehenengo herrikoak diote eurek izan zirela irabazle, baina bermeotar arraunlari bat hil zenez saiakera horretan epaileek, nolabait konpentsatzeko edo, irabazleak azkenengo hauek izatea ebatzi zuten. Hortik aurrera, Elantxobeko hiritarrak –Mundakan- makues, -gaztelaniako malos-jueces- moduan ezagutzen dituzte. Bermeon, noski, beste historia batzuk kontatzen dira.

Udaro, Magdalenako Egunean, Bermeoko portutik, goizeko ordu handietan, alkateak atera egiten dira ezkerralderantz, atunak harrapatzeko itsasontzian, itsasontzi desberdinez inguratuta itsas-prozesioan.

Uhartean, behin eta berriro errepikatzen diren Maria Magdalena abestiaren doinuekin, hiribilduko alkateak bere jabegoa ziurtatzen du teila botata Bermeoko itoinak honaino heltzen direla adierazteko. Ondoren, goialdean ikurriña jarritakoan itsasontzien-prozesioa Elantxoberaino abiatzen da. Bertan, Elantxobeko alkatea Bermeokoaren zain egoten da. Elantxobekoak Bermeokoari makila eskaintzen dio, Izaro ez ezik Elantxobe ere, azkenengo hau egun baterako bakarrik, bereak direla onartuz.

Elezahar ugari daude irla honetan oinarrituta, baina Humbolt-ek bat bildu zuen Euskal Herrian zehar egindako bidaiaz. Neskatila ederra ikustera kostaldera igerian zetorren fraidearena aipatzen du. Inguruetan edozeinek kontatuko dizu.

Bertara heltzeko baimena eskatu behar da Bermeoko Udalean.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.