Urdaibai Biosfera Erreserba » Geografia » Irlak eta uhartetxoak

Gaztelugatxe

Irla honen izenaren jatorria XI eta XII mendeetan kokatzen da. 1053an, Bizkaiko Jaunak Piriniotako monastegi famatuari Gaztelugatxe Donieneko tenplua eskeini zion. Orduko dokumentuetan Sancti Johannis de Castiello moduan ezaguna zen. Geroago, 1162an, “monastegia” edo Erdi Aroko eleiza izatetik komentu premonostratensea izatera pasatzen denean Sanctus Iohannes de Penna deitzen hasi zitzaion. Ordutik, mendeetan zehar, San Juan de la Peña deitu izan zaio. Aurrekoarekin pentsa liteke Pirinioetako monastegiaren ondorengo bat dela, kosta bizkaitarraren toki malkartsuenean, aurretiko gazteluaren gainean eraikita dagoena, alegia.

Gaztelugatxe

San Juan izena Gaztelugatxera eraman zen Bataiatzailearen buru-erlikiatik dator, oraindik jaiegun garrantzitsuetan musu emateko luzatzen zaigun erlikiarioan gordeta dagoena, alegia. Halere, San Juan de Gaztelugatxe izena dokumentuetan ez da agertzen XIX. mendera arte, dena den, herriak lehenagotik erabiliko zuen seguruenez.

Gaztelugatx izenaren jatorria zein izan daitekeen azaltzeko hiru interpretazio ezberdin daude:

  • Gaztelu-gatx: "gaztelu zaila"
  • Gaztelu-aitz: "gazteluaren haitza"
  • Castel-ugatx: latin iturridun lehen elementu batek castellion-gaztelu, eta ugatx hitzak osaturik.

Doniene beste izendapen herrikoia da, zihurrenez Done Iohannes (San Juan) arkaikoaren kontrakzioa izango da.

Edozein kasutan ere, Gaztelugatxeko San Juan edo Doniene, Euskal Herriko itsas-santutegirik garrantzitusena da. Mendeetan zehar Bizkaiko biztanleen peregrinazio-tokia izan da, gehien bat inguruko herriko arrantzaleena.

Idalze erromantikoek, XIX. mendean, euskal abertzaletasunaren jaiotzarekin batera etorriz, soberania nazionalaren sinbolotzat hartu zuten, irlaren tontorretik egin zen borrokengatik Bizkaiko independentziaren alde.

Ermita gertutik
Ermita gertutik

Uharte hau, begi biko harrizko zubi baten bidez dago kontinetera loturik, gainean San Juan Bataiatzaileari, bere martirioan edo lepo mozketan eskeinitako ermita bat duen penintsula bat izanik. Ermitara heltzeko 231 harri-maila igo behar dira, tradizioak dioenez aintzina urtiek egunek dekosen beste eskillarak dauzela, 365.

Bidetik, eta kondairaren arabera, Doniene Bataiatzaileak Bermeko portuan lurreratu ondoren hiru pausutan ermitara heldu zenean utzitako oinatzetariko bat ikusteko aukera izango dugu. Baina horregatik zen santua. Gainera, oraindik, behealdetik ermitaraino igotzen duen kalbarioa dago. Gurutze-bidea 1891koa omen da.

San Juan oinatza
San Juan oinatza

Doniene Bataiatzaileari zuendutako otoitz bat dago. Horrela dio:

Doniene Gaztelugatxeko
geure Zerutar Zaindaria
zeugana nator, ni, jauna,
zeure laguntza eskatzera.
Nire ames txarrak kendu
ta nire gaba baketu.

Uhartearen tontorrera heltzea oso behargintsua da, baina bertatik ikusiko dugun paisaiagaitik, Euskal Herriko ederrenetarikoa, merezi du. Inguruan Matxitxakoko Biotopo Babestua dugu. Itsasoaz dugun ikuspegia zoragarriak badira, askoz ederragoak dira itsasbazterreko amildegiaren zati batetaz duguna. Bertan laister konturatuko gara zein konplikatua eta, era berean, zein interesgarria den gure lurraldearen eboluzio geologikoa eta zenbat energia askatzen duen itsasoak amildegi horien kontra.

Geologia
Geologia

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.