Urdabai arriskuan. Urdabairi erasoak » Legez kontrako eraikinak. Ardantzaren txaleta

Ekologistakmartxan eta Ardantzaren txaleta Urdaibain. (2006/2/2)

Gautegiz Arteagako Udalerriko Arkitektoak eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zaingo-Batzordeko Arkitektoak Ardantzak Kanala auzoan duen txaletean egindako lege hauste desberdinen berri 2.002ko maiatzean izan zituzten.

5/98 Euskal Legeak (Hiri Antolaketa eta Lurzoruaren Erregimenean ematen diren Neurri Larriak argitzen duena) 10.2 artikuluan dioenez lege hauste hauek laugarren urtean preskribatzen dute eta preskripzio-epea lege hausteak ezagunak direnetik hasten da. Hori dela eta, 2006ko maiatzaren erdian preskribatuko dute lege hausteak.

Legaltasun urbanistikoa eta zigortzailearen berrezarpen-espedientea maiatzaren erdirako abian jartzeak bakarrik ekidin dezake lege hausteen preskripzioa eta horrekin eremuaren ez lehengoratzea eta lege hausteak egin dituena ez zigortzea. Zigorgabetasun hau ekiditeko EKOLOGISTAK MARTXAN-ek gaurko egunean hiru eskaera egin ditu:

1.) ARANTZA MADARIAGA ABERASTURIri Gautegiz Arteagako Alkatea den heinean behingoz bere ardura legalak bete ditzala eta legalitate urbanistikoaren lehengoratze-prozedimendua eta zigor-espedientea martxan jarri ditzala.

2.) PATXI SIERRA-SESUMAGA IBARRETXEri Hirigintzako Foru Ahalduna den heinean Gautegiz Arteagako Alkateari bere ardura legalak betetzea eska diezaiola eta bete ezean Foru Ahaldunak berak onar ditzala bere ardura legalak bideratzeko eta ebazteko (5/98 Euskal Legeak 11.2 artikuluak dio honelako kasuetan ardura ordezkatzailea Foru Aldundiarena dela).

Kasu bietan eskaerak izen-abizenekin joan dira, lege hausteak preskribatzen badute EKOLOGISTAK MARTXANek bi horren kontra kereila kriminala ezarriko lukeelako prebarikazioagatik, beren betebehar legalak alde batera utzi eta preskribatzen utzi dutelako.

3.) Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Sailburuari Gautegiz Arteagako Udalaren kontra auzian ebatzitako sententziaren behin-behineko egitea eska diezaiola Epaitegiari. Sententziak legalitatea berezartzeko ardura Gautegiz Arteagako Udalaren eskuetan uzten zuen.

Kasu honetan, eta Sailburua erabaki hori hartzeko legalki derrigortuta ez badago ere, preskripzioa beste bide batetik gertatzea ekidtu nahi izan dugu. Sailburuak behin-behineko gauzatzea eskatu behar du Urdaibai babesteko bolondate tinkoa badu behintzat. Horrela bada ekintzak behar dira eta ez soilik hitzak.

Bilbon, 2006ko otsailaren 2an

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.