Urdaibai Biosfera Erreserba » Ingurumena » Ekosistemak » Urdaibaiko itsasertzeko itsaspeko munduaz.

Itsasertzean, mareek eraginda, lehorraren eta itsasaldiaren arteko iragaite-gunea dago, eta bertan bi inguruneetako ezaugarriak antzematen dira.

Urdaibaiko Itsaspeko Kostaldea deituriko atal honetan marearteko zonatik abiatuko gara, baina itsasorantz joango gara. Eremu neritikotik eremu ozeanikora joko du. Ingurune bentonikoarekin hasiko gara eta ingurune pelagikoan amaituko dugu. Kostaldea deituriko bigarren atalean marearteko zonatik ere abiatuko gara, baina, kasu honetan, aurrekoan ez bezala, itsasotik urrunduz lehorrerantz egingo dugu.

Ez dagoenez ur masak fisikoki mugatzen duen oztoporik, itsasoa ekosistematzat hartu izan da, baina sakoneraren arabera eta kostara arteko distantziaren arabera dauden desberdintasun handiak direla medio, habitat desberdinak bereiz ditzakegu, baita bakoitzari dagozkion organismoak ere.

Ur-masa hauetan inguru pelagikoa eta bentonikoa bereizi behar dira. Inguru pelagikoa (pelagos: itsasoa, grekoz) azaletik leku sakonenera luzatzen den ur zutabea da. Han dauden organismoak kostata mugitzen dira edo, besterik gabe, flotatzen daude (plankton), eta beste batzuk arin doaz igerian (nekton). Inguru bentonikoak (benthos: hondoa, grekoz) hondoa hartzen du bere baitan, eta bertan bizi diren organismoak substratu batean finkatuta daude edo haren gainean zein barnean bizi dira (bentos). Organismoen ezaugarrien arabera, sailkapenak egin daitezke kategoria horiei eutsiz: fitoplanktona eta fitobentosa –landareak- edo zooplanktona eta zoobentosa –animaliak-.

Itsasoa banatuta dagoen alde ezberdinak

Itsasoa banatuta dagoen alde ezberdinak. Ingurune pelagikoa okupatzen duten organismoak hondoko organismoak (bentoak) bizi diren ingurune-baldintzetara egokitu behar dira. Animalia pelagikoek igeri egin edo ur-zutabean flotatu egin behar dute; bentonikoak, ordea, geldirik egon daitezke edota hondoan mugitu. Ingurune horietako bakoitzaren barruan ere ezberdintasun handiak daude. Esate baterako, ingurune lehorretik hurbil dagoenez, erregio neritikoak mantenugai-ekarpenak eta ur geza jasotzen ditu; erregio ozeanikoak, berriz gazitasun eta tenperatura baldintza egonkorrei eusten die, eta, oro har, bertan urak gardenagoak eta mantenugai gutxiagokoak izaten dira. Bestalde, ikusi ahal izateko behar adina argi sartzen da bentoseko eremu sublitoraleraino; alde sakonagoa afotikoetan, ordea, bioluminiszentzia –organismoek berek sorturiko argia- dagoenena baizik ez da ikusten.

Kostalderako distantziaren arabera, inguru pelagikoan eremu edo alde neritikoa (hurbilena) eta ozeanikoa (urrutienekoa) ditugu. Sakoneran erreparatuz gero, era berean, inguru pelagikoan zona desberdinak daude.

Bentoseko eskualdeak edo zonak ere zehazteko kostaroinoko tartea eta sakonera hartzen dira irizpidetzat. Lehorretik hurbilen egoteaz gain sakonena den tartea marearteko edo itsasertzeko eremua da, hots, itsasbeheran agerian geratzen den tartea. Bizkaian mareen arteko alderik nabarmenena 4,5 m-koa da, udaberri eta udazkeneko marea bizietan. Marearteko eremuan substratua oso aldakorra da, kosta babestuagoa edo babesgabeagoa den: arroka gorria eta harriak olatuek gogor jotzen duten lekuetan, legarra eta harea babestuago daudenetan, eta lokatza ur bareetako guneetan.

Marearteko eremutik gorago itsasertzeko gainaldea dago, eta berez lehorrekotzat jo daitekeen arren, bertaraino itsas uraren zipriztinak ailegatzen dira, eta ugaltzeko edo elikatzeko itsasoaren beharra duten organismoak daude.

Mareartekotik beherago itsasertzeko behealdea dago, beti urperatuta. Substratu biguna nagusi den tarte honetan eremu paralelo bi daude: itsasoaren azpiko eremua bera, sakonera 100 bat metrokoa, eta itsasertzaren inguraldea. Haietako lehenengoan argi nahikoa iristen denez gure kostaldean makrofitak -begien bistaz ikusten diren landareak- hazten dira. Makroalgak haitzen inguruetan eta fanerogamoen zelaiak substratu bigunen gainean. Aipatutako bestean, itsasertzaren inguraldean, organismo gehien-gehienak animaliak dira, argia haraino iristekotan ez delako fotosintesia gauzatzeko adinakoa. Horregatik, zona sublitoral honetan komunitate bereziak bizi dira, esateko feofizea handiak, eta bertan sortzen dira fanerogamoen belardi gehienak.

Itsasertzeko behealdeak eta plataforma kontinentalak bat egiten dute. Izan ere, plataforma kontinenteen itsaspeko luzapena da eta, beti azaletik 200 m-ra bitartean, aldapa bateraino zabaltzen da, ezponda kontinentalaraino, hain zuzen. Ezponda hau lautada abisaleraino iristen da. Baina hori oso sakon dago, atal honi dagokiona baino handiagoan.

Izaro uhartea
Izaro uhartea.

Atal honen ulermena errazte aldera ondoko azpiataletan bananduko dugu:

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.