Urdaibai Biosfera Erreserba » Ingurumena » Ekosistemak » Erakunde desberdinek ekosistemekin lotutako aurrera eramandako aktibitateak » Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroa (SESZ/CEEP)

Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroa (SESZ/CEEP) Bizkaiko ikastetxeen eskura dauden ingurugiro-hezkuntzako ekipamenduetakoa da. 1983an eratu zen, Eusko Jaurlaritzaren eta Bilbao Bizkaia Kutxaren (gaur egun Kutxa Bank) arteko itun bati esker, eta aitzindaria izan da Euskadin naturara hurbiltzea, komunikazioa eta elkarbizitza errazten dituen gune fisiko eta pedagogiko bat eskaintzen.

Sukarrietako AbiƱa auzoan kokatuta dago eta astebeteko zein asteburuko egonaldiak eskaintzen ditu, ikastaldeentzat. Ura, Itsasadarra, Basoa, Baserria eta Planeta berdea dira ingurugiro hezkuntzako bere bost proiektuak; bertan ekokontsumoa, eskolako baratzea eta elikagaiak aztertzen dira, besteak beste. Era berean, ingurugiro hezkuntzaren baitako lan talde eta mintegi batzuk, argitalpenak eta abar eskaintzen dizkie irakasleei.

Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroarekin kontaktuan jartzeko 946 87 07 10 telefono-zenbakia erabil dezakezue.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.