Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Santa Luzia, herritarrentzat Santa Lutzi, baseliza Gerrika auzoan, Santa Lutzia (Ermitaria) baserri-etxearen ondoan kokatuta dago.

Tradizioak dioenez, Bizkaiko parrokia zaharra da, Ziortzakoa baino lehenagokoa. Badakigu antzina-antzinakoa dela bere inguruan arkeologia-aztarnak topatu dira-eta. Batetik, Iturrizak aipatutako hilobiak daude, Erdi Arokoak. Ibarrak dioenez, horietatik bi erromanikoak dira; Ziortzako kalostran eta Bilboko arkeologia-museoan daude. Bestetik, leiho eta leihoburu bat (beste hilobi bat dena) daude, biak Erdi Aroko poblamendu batekoak.

Garaiko Santa Luzia.
Garaiko Santa Luzia.

Baseliza zabala da. Lau angeluko oinplanoa (12,50 x 12,15 m) du eta teilatua isurialde bikoa da. Harlangaitzezko da ia dena. Izkinak eta sarrerak, ostera, harlanduzkoak dira. Bao batean dagoen kanpai-horma ere harlanduzkoa da. Erliebean landuta dago eta kanpai eta gurutze bat ditu. Sarrera nagusian arku konopial oxkarratu bat dago. Antzina sarrera bat zuen oinetan. Sarrera horrek Behe Erdi Aroko harlauza bat zuen ateburuan. Baina gaur egun hormatuta dago. Baselizaren aurrealde nagusian hiru leiho daude, hirurak dute leihoburua. Orain dela gutxi egindakoak dira eta tamaina desberdinetakoak dira. Horrek disimetria sorrarazten du.

Barrualdean, sabaiak ganga-itxura dauka. Erretaula txikia dago, neoklasikoa, joniar ordenakoa dena. Zutabe txiki bi ditu, eta margotuta daude, marmolaren antzeko kolore batez. Zutabe horiek ateburu bati eusten diete. Ateburua triglifoekin eta metopekin atonduta dago. Ateburuaren gainean, errematea dago: frontoi klasiko ebaki erakoa. Ateburuaren azpian, Santa Luziaren irudi fina dago.

Bertan ondoko irudiak gordetzen dira: Santa Luzia, San Antonio eta Sortzez Garbia.

Bere artapen-egoera ona da.

Baselizaren ondoan, aztarnategia dago; baliteke erromatarren aurreko nekropolia izatea. VI-XI. mende bitartekoa da. Induskatu barik dago.

Garaiko Santa Luzia.
Tradizio mozarabeko leihoak ondoko ermiten hormetan sartuta: 1. Artako San Pedro (Markina-Xemein), 2. BerreƱoko San Salbatore eta 3. Gerrikako Santa Luzia (Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz), XI. mendea. Baoaren konposaketa lurraldean ohikoa bada ere Gerrikako Santa Luziako baselizan berrerabilitako tradizio mozarabeko leihoa orijinala da hiru argi izateagatik.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.