Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Bedaroako (Ea) San Pedro eliza XVI. mendean eraiki zen aurretiaz egondako eremitorio baten lekuan, baina gaur egungo fabrika neoklasiko berantiarra da.

Nabe bakarreko eraikina da. Hiru tartetan bananduta dago. Burualdean dagoena estuagoa da. Gurutzeria-gangako nerbioak nabarmenak dira. Presbiterioa garaipen-arkuan egindakoa da eta burualde zuzena du. Ez da oinean nabari; izan ere, hiru mailek altxatzen dute-eta.

Hiru baoetatik sartzen da argia nabera. Horietako bi erdiko tartean eta hirugarrena elizaren oinetan, koruaren gainean, daude. Korura igotzeko alboan dagoen eskaileratik igo behar da. Beheratutako arkutan egindako bi sarbide ditu. Bata, oinetan, eta bestea epistolaren horman, nabearen lehen tartean hain zuzen ere. Sakristia burualdean dago.

San Pedroko eliza
San Pedroko eliza (Bedaroa, Ea). Inguruko
tenplurik diskretuena da.

Elizaren oinetan, epistolaren horma-zati bat inguratzen duen ataria dagoen tokian, bi baodun kanpai-horma altxatzen da. Harrizkoa da. Oraintsu, ebanjelioaren aldeko horman arkupe berri bat eraiki da. Eraikinaren fabrika harlangaitzezkoa da, eta ertzak eta baoak harlanduzkoak dira.

Aldare Nagusiko Erretaula 1888an eraikitako da eta oso izaera soilekoa da. Bi gorpuztetan bananduta dago; behekoan, Birjinaren eta Jesus Bihotz Sakratuaren eskulturak daude, San Pedro Apostoluaren irudi izugarriaren alde bietara kokatutako bi horma-hobitan. San Pedroren eskultura XIV. mendekoa da eta oso edertasun handikoa da. Elizan dauden beste hiru irudiak (Loiolako San Ignazio, San Blas eta San Isidro) garrantzi eskasa dute.

Iturrizak dioenez jatorrizko elizak naba bakarra zuen eta ez zeukan gangarik. Baina 1867an Errenazimentuko eraikin hori jaustear zegoenez kultura itxita zegoen. XVIII. eta XIX. mendearen hasieran egindako konponketek ez zuten lortu eraikinaren kaltea konpontzea. Eraberritze-lanak 1868an hasi ziren eta zenbait urtez luzatu zen.

Lan horietako baldintzen artean, Pedro Belaunzaran arkitektoak, ondoko bia hauek ezarri zituen: hormak egiteko harria Bedaroako harrobietatik ekartzea; ateetako eta leihoetako harkantoiak, teilatu-hegala eta kanpai-hormaren zati bat egiteko Ispasterreko Zarandonako harrobiko harria erabili behar zela.

Egindako ahalegina handia izan arren arazoak berriro agertu arte ez zen denbora luzerik pasatu. Elizaren atal batzuk (Iparraldeko ganga batzuk, teilatua…) erorita zeudenez 1918an, eliza zaharberritzeko proiektu berri bat egin zen. Baina ez dakigu zertan zetzan. Aurrekontua, ostera, 25.732 pezetetakoa zela badakigu.

1930ean, teilatu-hegaleko harlandu batzuk erori zirenez Castor Uriarte arkitektoak txosten bat egin zuen eta horretan eliza berriaren zenbait arazo aipatzen ziren, zartaduren agerpena edota estalkiaren teilatu-zurajea indartzea besteak beste.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.