Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

San Millan baseliza Idokiliz auzoan kokatuta dago, itsas-mailatik 55 metrora. Ohiko lauanageluar oinplanoa dauka (11,20m x 6,30m.), hormak harri-hormazkoak dira eta ertzak, berriz, harlanduzkoak; lau isurialdeko estalkia bi zinbriren gainean dago. Kasu honetan ere, elementurik azpimagarriena eraikinaren mendebaldean dagoen sarbidea da, arku konopialdunarekin eta atezangoetan bozelarekin; duda barik, eskualde honetako baselizen artean, sarbiderik ederrenetarikoa da. Ate honen gainaldean ere kanpai-horma dago, kasu honetan, harlanduzkoa eta bao bakarrarekin; erremate legez, harrizko gurutze bat dauka. Sarbidea osotzeko estalki gisako teilatutxoa dauka. Hegoaldean, multzoaren sentsazio itxia ebitatzen ez duen gezileiho bat dauka. Baldosaz zolatuta dago.

San Millan baseliza
San Millan baseliza (Kortezubi).

San Millanen irudia gordetzen da.

Baseliza hau 1619an aipatzen da eta artapen-egoera onean dago, 2006an erabat eraberritu zelako.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.