Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

San Migel Goiaingerua Usparitxa auzoan (Areatzako herrian), Jauregi baserri-etxearen ondoan.

Oinplano angeluzuena eta ganga bako 11,30 x 8,45 m neurriko nabe bakarreko eliza txikia da. Harlangaitzez eginda dago, ertzak eta sarrerak harlanduz buruturik dituela. Bi isurialdeko teilatua du, bi zinbrien gainean. Oinetan harrizko kanpai-horma dago, huts-gune batean kanpaia duela. Sarrera bi dauzka, biak ere apuntatuak: bata hegoaldean, gaur egun itxita dagoena, eta bigarrena oinetan. Bigarren hau harroin-gain biren gainean ipinitako zazpi dobela osotzen dute. Erdiko dobelan, klabe deritzona, biribil bat dago zizelaturik. Hegoaldean, atearen ondoan, horma-ziloa dago. Ekialdean gezi-leihoa dago. Zoladura harlauza zaharren gaineko zementuzkoa da.

Barnealdean, besteak bete, ondoko irudiak gordetzen dira: San Migel, San Isidro, Madalena, San Lorentzo eta San Pedro. San Pauloren irudia dago, baina kultutik kenduta.

Baseliza, XX. mendearen amaieran berritu zen.

San Migel Goiaingerua
San Migel Goiaingerua.

San Isidroren irudia Areatzako Kofradiak ordaindu zuen 1942. urtera aldera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.