Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Arrietako San Martin elizaren barnealdera sartzen den edonork eraikin errenazentistan dagoela pentsatuko du. Baina ez da eraikin errenazentista, neoklasikoa baizik. Errenazimentutik dorrea eta portada besterik ez du gordetzen. Dorreak bao konopialak ditu eta puma-apainketa -XVI. mendearen hasierakoa, gotiko-errenazentista- du. Portada, berriz, klasizismoaren eragina erakusten du. Eskualdean oso ezaguna den Mateo Bajeneta maisu trazistak egindako garaipen-arku nabarmenaz osatuta dago.

Bere oina, nabe bakarrekoa da eta bost tarte laburretan banatuta dagoena, elizaren horma soiletara erantsitako zutabe toskanarretan oinarrituta dauden gangekin estalita dago. Barneko euskarri horiek sakonera txikiko kapera txikiak sortzen dituzte. Burualdea, estuagoa, kupula txikia du. Arkupearen frontisa ere XIX. mendean estilo neoklasikoan eraikitakoa da. Eliza eta dorrea bi arku handiekin elkartuta dago.

1615ean erortzean dagoen eraikinak, konponketa nabarmena jasan zuen mende horretan. 1629an portadan eta 1655ean sakristian aritu ziren lanean. Lanak Juan Otxoa Landiak –oso hargin ona, nahiz eta bere lanaren berri ez den geuganaino heldu- egin zituen. Dorrearen lanak, berriz, 1747an egin ziren. Eraikinak zutik iraun zuen XIX. mendean sartu arte, Galdamesko San Pedro elizaren antzera, baina baida-estalkiarekin, zaharberritu zen arte. Antzekotasun-arrazoi horrengatik esan dezakegu Juan Bautista Belaunzaranek egin zuela, ataripea –enparantzaren aldera hargin-lana du- ere egin zuen bezalaxe. Beste guztia sinplea da, harrizko hesiaren gainean zutikoak dituena.

Elizaren aldamenean, duela gutxira arte, abade-etxea zegoen, gaur egun botata badago ere.

Arrietako San Martin eliza
Arrietako San Martin eliza. Itxura errenazentista
engainagarria da, tenplua XIX.
mendean XVI. mendearen fase garbizaleko
estilo neoklasikoan zaharberritu zelako.

Elizaren barnealdea

Tenpluaren barnean erretaula gotiko nabarmena dago, behe-erliebe desberdinen bidez, San Martinen bizitza izan daitekeena adierazten duena. Bere gainean, altuera nahikotxoan, kalitate oneko kalbarioa eta Dolorosaren eta San Joanen irudiak ikus daitezke. Erretaulako sei panelen azpian zortzi apostolu adierazten dituzten zortzi irudi lerrokatuta daude; denak ondo landutako taila gotikoan eginda daude. Nabeak beste lau aldare ditu eta buruan ondoko irudiak daude: etzanda dagoen Kristo, San Antonio, Garbia eta San Roke. Azken honek, Gurutze Sakratua, San Isidro eta San Jose ditu. Elizaren azken herenean, eraikinari erantsitako kapera itxura duena eta XX. mendean eraikitako beste aldare bat dago. Bertan, buruan, ehorzketa ikus daiteke. Acillonako markesena da.

XXI. mendearen hasieran sutea jasan zuen
XXI. mendearen hasieran sutea jasan zuen. Teilatua
eta eraikinaren barne-aldea kaltetuta suertatu ziren.
Zorionez dena dago eraberrituta, Erretaula Nagusia
izan ezik. Horregatik, Arrietako San Martin elizaren
barnealdeko argazki honetan ez da berau agertzen.

Azkenez, koruan hiru jesarlekutan polikromatutako aulkia aipatu behar da, gaur egun oso kaltetuta badago ere. Parrokiako gurutzea estilo platereskokoa da eta gainera XIV. mendekoa izan daitekeen kolore gorriko belusezko ternoa kontserbatzen da tenpluan.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.