Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Andra Maria eliza soil eta trinkoa Axpe auzoko gune kontzentratuaren mendebaldeko mugan, Atxapuntako malkar nabarmenaren ondo-ondoan dago. Tenpluaren arkitektura zehazten duen oinarrizko formak gotikoaren azken uneekin loturik daude. Hori guztia zela eta, zenbait historialarik Izpeko (Haizpea) Andra Maria elizaren ondorengo-titulua eskatu zuten egungo eraikinarentzat. Busturiako eliza hori 1051ko urtarrilaren 30ean dohaintzan eman zioten Bizkaiko konde-kondesak ziren IƱigo Lopezek eta Toda beraren emazteak Gartzia Arabako apezpikuari. Ustez izena, funtzioak eta enklabea jaraunste hori zeharka berretsita dagoke: egungo eraikinaren inguruan aurkitu berri dira Erdi Aroko hilobi-ereduetara doitzen diren hilobi-tipologiak dituen kanpo-nekropoliaren hondakinak.

Axpeko Andra Maria eliza
Axpeko Andra Maria eliza.

Eraikina

Ez dakigu zergatik berriztatu zen osorik ertaroko lehengo tenpluaren arkitektura, ezta lan hori noiz hasi zen ere. Kariei buruz ez dakigu ezer oraindik. Egungo eraikuntza tratatu zen datarik benetakotzakoenak XVI. mendearen hasierako hamarkadak dira. Haren planta angeluzuzena da. Nabea hiru tartetan eta aldarearen eta erretaula nagusiaren kokaeraren bitartez bakarrik identifikaturiko buruan banatuta dago. Erretaula hori estilo neoklasikokoa da. Nabearen goragunea dotore eta neurrizkoa da. Nabea nerbio zuzenetakoa gurutzeria-gangak antzeko goieran errematatuta dago. Gangok zurkaizturik dauden erdizutabeetatik igotzen diren baketoi meheen sorta landare-tailan fintasunez errematatuta dago. Horrek guztiak, ekialdera eta mendebaldera irekitzen diren bao zorrotz bien trazeriarekin batera, agerian uzten ditu gotiko berantekoak.

Tenpluaren barrualdea
Tenpluaren barrualdea.

Baina hegoaldera irekitako portada da, nabearen erdiko tartean dagoena, tenpluaren kronologia argienik agerrarazten duena. Izan ere, Errege Katolikoena deitu izan den estiloa gogoarazten duen apaindura-pantaila osatzen du. Lore handian erremataturiko konopioz trasdosatutako turuta antzeko ojibak arku beheratuko sarrera bikoitza hartzen du, berriz aldatu eta erlaitz apainduan erremataturiko pilareteak inguruan dituen multzoan. Tinpanoan, hiru irudik kalbarioa osatzen dute, zizelaturiko idulkien gainean jarrita. Enjutetan, landare-tondo lazeriadunek tronuan jarritako emakumezko irudiarentzako eta loredun kopoiarentzako marko-balioa dute. Portada hori higadurak eta atari zaharraren inprontak inoizka aldatua, deigarria da, gainera, bera lantzeko erabilitako hareharriagatik, tenpluaren kaxa osoan erabilitako kareharrizko harri landuaren gisarekiko kontraste irekian. Hainbesteko era-oparotasunaren aurrean, bigarren sarrera, kareharrizko dobela bitan tailaturiko arku zorrotza, mendebaldeko itxituraren oihalarekin bat eginez ezkutaturik-edo dago.

Hegoaldeko portadarekin batera, gezi-leiho meheek teilatuaren gainean nabarmenduta kanpaiak hartzen dituen bolumen txikirantz igotzeko torlojoaren ezkutuko presentzia salatzen dute. Hura klasizista zen estiloan, eta 1642 inguruan trazatu zen suntsitu berria zenaren ordezko gisa.

Portada
Portada.

Tenpluaren barruko arkitektura mendebaldeko tartearen gainerako koruaz osatu da. Beronek nabearen igoera lasaia hausten du. Gainera, arkitektura hori iparraldera begirako kapera estuaz osatu da, zeinetan gune handiagoa baitago erdiko tartearen kanpoaldeko horma-bularren artean. Haren goragunea gurutzeriaz itxita dago eta tenpluarenaren erdia da ozta-ozta. Kapera horrek honakook harturik ditu barnean: Errosario Ama Birjinaren erretaula barrokoa, aurrealdeko hormakoa; eta San Antonen eta San Joan Bataiatzailearen tailak, alboko itxituretakoak. Kanpoan, aurrealdeko hormaren kontra, sakristiaren eta parroki bulegoen bolumena dago, 1855ean-edo eraikitako lerro neoklasikoetako eraikuntza aparta. Zurezko oin zuzenean gaineko teilape sinpleak tenpluaren alboak besarkatzen ditu.

Aingeru Guardakoa
Erretaula nagusia.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.