Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Herritarren artean Sanlloante edo San Lorentzo moduan ezaguna den San Lorentzo baseliza Zallobante auzoan kokatzen da; herriko zelaian, Sanlloante baserri-etxearen aurrean eta antzinako Auzo-Eskolen ondoan hain zuzen ere.

Ia-ia gurutze grekoa dirudien oinaren neurriak, 19,00 x 8,60 m dira nabean eta 16,20 x 8,70 m eliza-besoan.

Barrualdean oinean igartzen den abside zuzena azaltzen zaigu eliza-zapaiarekin estalirik. Uztai eliza-zapaiak dira, eta eliza-besoan ertz-zapaia. Adreiluzko arkuez eginda daude eta gero zurituta. Harlangaitzez eginiko hormak dira, eliza-zapaiak zurituta hasten diren lekuraino. Lurra egurrezkoa da. Lehenengo baseliza honek korua zuen, gaur egun mantentzen ez bada ere.

Kanpoaldekoak harlangaitzezko hormak dira, ertzak harri landuez eginda. Eraikinaren teilatua haize bitara dago nabean eta hirutara gainontzekoan. Baselizapean dagoen kanpandorreak bere erdian erlaitz bat azaltzen du, eta honek, eraikinaren beste atalentzat hegal legez balio du; horrelaxe, beheko huts-gunea inguratzen duen hegalak eta ertzeko errefortzu-harri landuekin lotzen duen goiko huts-guneko arkuaren luzapenak berriro zatitzen du, horrela bere bertikaltasuna apurtzen duelarik. Kanpandorre honek hiru huts-gune ditu, bai itsua, eta bete bi zabalik, hegoaldekoa eta iparraldekoa; eta beste hiru behe huts-gune, honetariko bat eraikinaren sarbidea dela eta hego aldekoak elizperantz ematen duela. Ipar aldekoa itsua da. Huts-gune guzti honek puntu erdiko arkuez eginda daude.

Ateburudun huts-gune batetik sartzen da kanpandorretik baselizaren barrualdera; hego-aldean beste bat agertzen da, mendebaldean puntu erdiko arku itsu bat dagoela. Kanpandorrea eraikina baino osteragokoa da, erlojuaren goialdean harri-landurik ez egoteak erakusten duenez. Antza denez, hau, erlojuaren makineria etengabe hezetasunagatik alferrik galtzen zelako egin zen, kanpandorrearen sabaia ukitu zuelako. Teilatuaren gainean kanpai txikia dago.

San Lorentzo
San Lorentzo.

Elizpea, kanpandorretik hasi eta eliza-besoraino, Epistola ondoan eta behealdean dago.

Baselizaren hegoaldean eraikinari argia ematen dieten leihoburudun huts-guneak daude. Huts-gune horiek, egiturako beste ardatz batzuk legez, harlanduz egindakoak dira.

XVII. mendean San Lorentzoko baseliza dokumentatuta egon da. Hala eta guztiz ere, XIX. gizaldian bere ordez beste bat egiteko bota zutenez, eliza zahar honen gainean ez dago ezer. 1850ean egindako planoetan oinarrituta eraiki zen baseliza eta 1854an amaitu zen.

1974an eraberritu zuten eta geroago bestelako konponketa batzuk, arkupean erreteila berria jartzea adibidez.

Barnealdean San Lorentzoren, San Joan Bataiatzailearen eta Doloretako Ama Birjinaren irudiak gordetzen ditu.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.