Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Legendikako Amaren Parrokia Sukarrietako Kanala auzoan, baina Urdaibaiko itsasadarraren eskumaldean kokatzen da.

Errenazimenduko eliza soila da. 1523an erasi zen. Nabe bakarrekoa da eta estalkia egurrezkoa du. Ganga-itxurako sarbide polita du eta aparejua ez da txarra. Ikus daitezkeen egur-habeekin estalita dago. Erdi puntu sarbide bi ditu: bata, albotik, eta bestea aurrealdetik. Dorrea, XIX. mendekoa, arrunta eta altuera txikikoa da. Gaur egun, bere barnea, oso erreformatuta dago eta harria begien bistan da bera estaltzen zuen masa kendu eta gero.

Barnea

Legendikako Ama parrokiak gordetzen duen elementu artistikorik garrantzitsuenetarikoa dudarik gabe gaur egun desagertuta dagoen erretaula bateko erliebea da. XVI. mendean data daiteke eta manierista da. Proportzio onak eta ezin kalitate hobeago du. Parrokiak duela urte batzuk izandako suteari aurre egin zion. Birjinaren Natibitatearen eszena bat adierazten du.

Hala ere, esan beharra dago, parrokiaren nabean ez dagoela erretaularik eta presbiterioan Kristo Gurutziltzatuaren taila bat bakarrik mantentzen dela. Bere belaunetaraino erortzen den garbitasun handiko arropaz estalita dago.

Legendikako Ama eliza
Legendikako Ama eliza, Kanala,
Sukarrieta.

Sakristian San Pedro eta San Pabloren bi taila, eta Errosarioko Birjinaren beste bat daude. Azken taila aurreko biak baino kalitate handiagokoa da XVII. mendearen hasierakoa izan daiteke, oraindik orain ezaugarri errenazentistak gordetzen baititu. Kristo Gurutziltzatuaren beste taila bat dago. Oraingo honetan, burua jasota du. Ikusten denez, Kanalako parrokian gordetzen den altzarien artea eskas samarra da.

Bere kalitateagatik eta urregintzagatik ondokoak nabarmentzen dira. Lehenengoa, kaliz-kopoi neoklasikoa. Bere oina pieza ahurrez eta beste ganbil altu batez osatuta dago; azken pieza honek jarroi itxurako kirtenarekin bat egiten du. Gainean, kopa kokatzen da. Esferaerdikoa da eta era bereko estalkia du, nahiz eta apur bat zapalduagoa dagoen. Gainean, gurutze soila du. Aipatutako oinean bi ezten ditu: batek hauxe dio: Fact./Meabe; besteak, Bilboko armarria adierazten du. Lehenengoak Bilboko Meabetarren tailerrari erreferentzia egiten dio; izan ere, XVIII. mendetik aurrera zilargile moduan behin eta berriro agertzen da aipatuta agirietan.

Era berean, zilarrezko oina duen kaliz oktogonala gordetzen da. Kirten luzea du. Kopa kanpai-itxurakoa da eta moldura batek kopan eta azpikopan banatzen ditu. Kopa honen goi-aldea urreztatuta dago.

Azkenik, Lignum Crucis barroko on bat aipatu behar da. Garai desberdinetako elementuekin eginda dago eta lau hanka gainean oinarritzen da.

Kanpoan Kanalako kanposantua dago. Sarbidean 1945eko data jarrita dauka. Tenpluaren aurrealdearen ondoan ontzi paralelepipedikoa ikus daiteke. Gainean, kopa bat du. Ontzia XVI. mendekoa da eta beraz eraikina eraikuntzaren garai berekoa da. Lehenago, barnean gordetzen zen.

Legendikako Ama eliza
Legendikako Ama eliza, Kanala.
Hegal batean eraikitako eliza
honen sarbidea XVI. mendekoa da,
baina orduz geroztik hainbat
eraberritze jasan izan ditu, beti
ere ikusten den egurrezko estalkia
errespetatuz.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.