Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Kristo Santua baseliza, herritarrentzat Kurtzefixue, Kurtzeperixoa, Iturrizaren eta Delmasen arabera Jesus Gurutziltzatuaren izenari dagokio.

Udalerriaren erdigune geografikoan dago, Arrietako Libanoko enparantzan, parrokiatik 200 m-ra eta antzinako andabide baten ondoan hain zuzen ere.

7,60 x 5,70 m-ko oin errektangeluarreko eraikia da. Harlangaitz luzituzko hormak ditu. Ertzak harlanduzkoak dira. Bi isurialdeko estalkia du. Erdi-puntuko arkudun atea hego-ekialdean. Zementuzko zorua dauka. Sarreran arkupea du. Burdinazko hesiekin itxita dago. Harrizko lau zutabek eta egurrezko beste bik eusten dute. Antzinako guruztokiaren ezaugarri guztiak erakusten ditu.

Baseliza honetako Gurutziltzatuaren irudia Arrietako San Martin parrokiako sakristian dago. Oraindik orain, herritarren memorian badago ortuak bedeinkatzeko irudi hau baselizatik ateratzen zela. Berton badago Fikako Jesus Gurutziltzatuaren baselizan dagoen bezalako margolana.

Artapen-egoera onean dago, XX. mendearen azken herenean eraberritu baitzen.

Kristo Santua
Kristo Santua.

Juan Duo harginak eraiki zuen 1747an. Juan Helguerok trazak egin zituen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.