Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

San Kristobal. Andra Mari edo Gorritizko Andra Mari, Gordiz, moduan ezaguna den baseliza Armotxerri auzoan, tontor txiki batean, kokatuta dago.

Eraikina 14,10 x 7,40 m-ko oin-plano errektangeluarra du. Mendebaldean etxola bat du erantsita. Hormak harlangaitz zurituan eta ertzak harlanduan egindakoak dira. Hiru isurialdeko estalkia du hiru zinbrien gainean. Harrizko bao bakarreko kanpai-horma du. Gainean burdinazko gurutzea du. Hegoaldean puntadun arkua duen atea dago. Mendebaldean arku konopialeko atea dago, eraikinaren elementurik aipagarriena seguruenik. Sarrera-ate nagusia izan zitekeen gainean gezi-leihoa duelako. Ate hau, baselizaren barne-aldean itsututa dago eta kanpo-aldean etxolan agertzen da. Ezkerraldean harri bloke bakarrean eraiki eta forma tronkokonikoa duen bataio-ontzia du oinarri baten gainean oinarrituta. Lur egosiko harlauzak ditu zoruan. Epistolaren ondoan aterpe txikia du.

Barnealdean ondoko elementuak daude: oraintsu landutako Andra Maria (Birjina), San Kristobal, neurri handikoa, San Andres eta Jesus Haurtxoa. Gorritizko Andra Mariaren margo-lana ere badago.

Egoera onean dago.

San Kristobal
San Kristobal.

Ermita honetatik, 1980an Gorritizko Andra Mariaren irudia desagertu zen. Aita Lizarraldek honela deskribatzen du: "(...) Santa María de Gorritiz (...). mide 0,60 m. La Virgen se sienta sobre almohada, detalle poco corriente en nuestras imágenes medievales. Lleva corona de cuatro florones, que es la usual en Andra Mari de la época. No se ajusta el velo, a la moda gótica; ni el Niño se emboza en el manto; es una escultura de la serie numerosa de las hechas, según el cánon gótico, más con harto descuido de las formas tradicionales (...)".

Aita Lizarralde berak badio irudi hau San Kristobal baselizan kokatu zela Gordiz dorretxea erautsi zenean.

Baselizan beneratzen den Birjinaren gaur egungo irudia Foruko komentuko frantziskotar batek egindako da. Bere oinarrian ondoko inskripzioa erakusten du: CHASCO 1981.

Aldarearen bi aldeetara tamaina desberdineko bi irudi kokatuta daude. Bata, desproportzionatuta, San Kristobalerena, eta bestea, tamaina txikiagokoa, San Andresena. Hormak margotuta daude elementu arkitektonikoekin: harlanduak eta pilastrak; aldabean Gorritizko Andra Mariaren irudia dago estilo klasikodun tenplete-antzekoan gordeta. Bere marrazkiak soilak dira eta ia umeak egindakoak dirudite. “Naif” –herritarra- deitu dezakegun estiloan sailka daitezke. Zoruan egositako lurrez egindako harlauzak daude eta horren azpian bi buru-hezur aurkitu ziren.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.