Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Kontsolazioko Andra Maria Eako Natxitua auzoan kokatuta dago.

XVI. mendean eraikitako eliza da, baina jatorrizko eraikinetik bakarrik horma perimetralak eta Hegoaldeko hormatal zati bat, berreginda dagoena, kontserbatzen da; beste guztia neoklasikoa da.

Hiru nabeko eraikina da. Bost tartetan banatzen da eta zortzi zutabe toskanarrek eusten dute. Alboko nabeak nagusia baino apur bat baxuagoak dira. Estalki zapala dute, erdiko tartean izan ezik; izan ere, hori eta baita nabe nagusia ere kanoi-gangak estaltzen du. Modu honetara, gurutzeria faltsua osatzen dute. Absidea angeluzuzena da eta oinplanoan ikusten da. Presbiteriorako sarrerako arkua erdi-puntukoa da eta pilastren gainean dago. Korua, elizaren oinetan dago eta aurrekoa legez pilastren gainean altxatzen da. Koruaren bi muturretan irekitzen diren bi kaperak erdi-puntuko arkuak dituzte.

Eraikinaren argiztapena batez ere hiru baoen bitartez egiten da. Bi erdiko tartearen muturretan daude eta beste bat koruaren gainean dago. Ebanjelioaren horman gainera bi bao ajimezatu konopial eta sarbide puntadun adobelatu bat, dena XV. mendekoa, zabaltzen dira. Bi dinteldun sarbide ere baditu, bata oinetan eta bestea epistolaren horman.

Arkupea elizaren alboko hormen zati bat eta beraren oinak inguratzen du. Hegaletako baten dorrea dago. Erdi-puntuko lau bao ditu.

Kontsolazioko Ama Mariaren eliza
Kontsolazioko Ama Mariaren eliza (Natxitua,
Ea). Burualdea bere aparejuarekin,
estriboekin, leihoekin, teilatu-hegalarekin
Errenazimentuan sartzen da. Mende batzuk
geroago, 1833an, barrualde osoa eraberritu
zen. 60. hamarkadan egindako zaharberritze
-lanetan I. mendeko hilarri antropomorfoa
aurkitu zen.

Fabrika harlanduzkoa da. Ebanjelioaren horman, fatxadan eta epistolaren hormaren zati baten teilatu-hegala du. Era berean, kanpoaldetik, absidean, bi bular-horma ditu.

Aldare Nagusiko Erretaula prerrococoa da. Juan Urkizarena izan daiteke eta 1749. urte inguruan egindako da. Polikromatu gabeko egurrean egindako da. Oso apaindura nabarra du. Beheko tartea hiru kaletan bananduta dago eta zutabe salomondarrez zehaztutakoa da. Zutabeok landare-apainketa duen mentsulen gainean oinarrituta daude. Erdiko kalearen horma-hodian titularraren irudia dago; hegalekoetan, San Jose Haurrarekin eta San Buenaventuraren eskulturak daude. Kristo Gurutziltzatu bat erretaularen goialdean dago eta bere altuera absidearen sabairaino heltzen da.

Burualdearen bi aldeetan, presbiteriotik gertuen dagoen aldean, oso antzekoak diren bi erretaula barroko daude. Euretariko baten Santa Agedaren irudia dago eta bestean Jesusen Bihotz Sakratua da nagusia. Beheko gorputzaren erdiko horma-hobia bi zutabe korintiarrez inguratuta dago; alboetako ertzetan kapitel korintiardun pilastrak daude. Ignazio Ibarretxek egindakoak dira eta 1745. urtera aldera egin zituen.

Koruaren azpian dagoen beste erretaula Karmengo Ama Mariarena da.

Kontsolazioko Ama Mariaren eliza Frantzisko Maria Agirrek eraberritu zuen. Arkitektoak aukeratu zuen irtenbidea eliza hiru nabeko “hallenkirchen” (jatorrizkoak XVI. mendekoak dira) batera murriztea izan zen; zutabe toskanarren bi ilara gainean maila desberdinetan kokatutako kanioi gurutzatuak; proiekzioan egindako tarte pailadiarrean oinarritutako irtenbide antzekoa da, gurutzeria horretan eteten dena. Agian, antzinako tenpluaren gainean kokatuta egoteagatik zimentazio-arazoak izan zitzakeenez, Agirrek gaur egungo eliza planifikatu zuen. Arestian deskribatu denez dorrea altxatu eta barnealdea ordenatu ziren. Lanak 1833an hasi ziren eta amaitu arte hainbat urte behar izan ziren.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.