Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Santa Katalina baseliza Santa Katalina auzoan kokatuta dago. Isolatuta eta itsas gainean harkaitz batean dago. Bere inguruan gotorlekuaren hondarrak ikus daitezke.

Oin-plano laukizuzeneko (16,90 x 10,85 m) eraikina da. Luzitutako harlangaitzezko hormak ditu eta harlanduzko ertzak. Hormen altuera handiagatik harlanduzko hiru bular-horma ditu, IE-ko eta HE-ko aldeetan. Estalkia hiru isurialdekoa da. Bao bakarreko eta harlanduan egindako kanpai-hormak kanpaia du. Gainaldean harrizko gurutzea du. Ateak puntadun arkua du eta bi maila gaindituta sartzen da barnera. Lau leiho zirkular; horietako bat leiho gainean. Egurrezko zorua du. Egurrezko koroa lau zutaberen gainean du.

Barne-aldean Santa Katalina, Santa Ana Maria Haurtxoarekin, San Migel Arkanjelua, San Joakin eta Santa Apoloniaren irudiak gordetzen ditu.

Santa Katalina
Santa Katalina.

Bere artapen-egoera ona da. 1979an teila berria jarri zitzaion. Baselizak suizidio-saiakera ugari jasan izan ditu, azkena 1979an.

Antzinako baseliza gaur egungoa baino txikiagoa zen eta eroritako gotorlekuaren aldamenean kokatuta zegoen. Labayruk, 1857an, Mundakako Albiste Eklesiastikoetan ondoko zioen: "(...) su estado material es poco satisfactorio, pues que a consecuencia de los fuertes vientos del norte y noroeste que la azotan se halla continuamente llena de goteras y con las tejas destruidas; sus paredes son también sencillas para un templo, su capacidad bastante pequeña, puesto que sólo calculan podría contener ciento cincuenta a doscientas personas, asistiendo a los oficios divinos (...)".

Baseliza zaharra 1879an erori zen, eta mundakarren laguntzaz eraiki zen. 1885eko azaroaren 25ean kontsakratu zuten.

San Pedroko Arrantzaleen Kofradiak Santa Katalina eguneko mezaren gastuak ordaindu behar zituen bere Ordenantzatan hala jasota zegoelako.

Baseliza honetan denbora tarte batean Lamiarango Andra Maria baselizako irudi titularra egon zen. Hemendik parrokiara eraman zuten.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.