Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Kortezubiko Enderika auzoan, itsas-mailatik 37 metroko altueran kokatuta dago; laukizuzen oinplanoduna da (9,30 x 5,90 m), beraz, neurri txikikoa; harri-hormazko apareju urriarekin eta ertzak harlanduz hornituta ditu. Eraikuntzaren estalki gisa bi isurialdeko teilatua dauka.

Ohikoa denez, osagairik azpimagarriena sarbidea izango litzateke; arku konopial nahasi ederra dauka eta, deserdiraturik, eraikinaren hegoaldean aurkitzen da teilatu txiki batez babestuta; fatxada berean, aurrez aurre, ateburu itxurako bao bat dago eta, horren azpialdean, gezi-leiho bat. Mendebaldean bi leiho ditu eta ekialdean beste bi. Zorua harlauzazkoa da.

San Esteban baseliza
San Esteban baseliza (Kortezubi).

Barrualdean, San Estebanen irudi bat dago Mariaren Bihotz Sakratuaren koadro baten ondoan. Zaharberrikuntza zabal egin zuen 1683an Juan Iturrietak, hau da, hormak eta teilatua berriztatu zituen. Gaur egun artapen-egoera onean dago, 1997an berritu baitzen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.