Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Baseliza hau San Roman auzoan kokaturik dago, toki garaian, Muxika dorretxetik gertu.

Ahaide Nagusien etxeen inguruan sortu zirenekoa dela esanez sailkatu dezakegu. Dakigunez, Erdi Aroko jaun eta handikiek dorretxearen ondoan baseliza eta burdinola eraikitzen zuten, ekintzabide ekonomikoaz gain, bere familiaren eta mendekoen kristau eginbeharrak betetzeko eta elizkizunak ospatzeko.

Baseliza honen garrantzia ezagutzeko nahikoa da esatea 1.406 urtean Muxikako Maria Alfonsa andreak eta Butroeko Gomez Gonzalez bere senar jaunak ordenua egin zutenean, klausuletariko batean “en la iglesia de San Román de Mugica se celebren 30 misas comúnmente llamadas de San Gregorio” agindu zuela.

Oin errektangularra dauka (14,10 x 7,30 m). Eliza-buru zapala duen nabe angeluzuzen bakarrekoa da. Eliza-bularra dagoelako sentsazioa nahita sortu zen: zurezko egiturak ipini ziren oso behean, eraikinaren alboetako hormetan dauden lau kanei, erlatsari eutsiz kanpora irteten duten barneko sabaiaren habeen muturrak, eta eliza-buruko etxaurreko biei eutsirik, gune txikiago eta barnekoiagoa sortzeko, aldare-aurre itxurarekin eta gaietan asko aurreratuz bide batez.

Ekialdetik mendebaldera begira dago; hormak harlangaitzez eginak dauzka, nahiko kalitate eskasekoak harri txikinez eginda daude eta; hormen ertzak harlanduzkoak dira. Bizkar-zoruak isurialde bi dauzka eta gaur egungo zureriaz eginda dago; dirudienez, beti egon bide da berdin, hormetan ez da zutikorik ageri eta. Eliza-buru gaineko sabaiaren gailurrean zureriazko egitura batek eusten dion isurialde biko teilatutxoa dago, beronen azpian kanpaia dagoela. Karmelo Etxegaraik ekialdeko hegalean oso portxe zakarra dagoela diosku, oso egur latzen gainean eraikia, baina gaur egun ez dago. Abendañok ere aipatzen du.

Barnera arku apuntatua daukan hegoaldeko ate batetik sartzen da. Arkua zortzi dobela handik osotzen dute. Salmereen parean zizelatutako harroin-gain antzekoen bidez daude eutsirik hormari. Sarrera ate honetan sailkatzen gatz den edergarri bakarra da, alde batetik XIII. gizaldikoa badirudi (harroin-gain antzekoa), beste alde batetik gotikoa eta ia errenazentista dirudielako (arkua eta dobelak).

Aurrealdea eta eskumako fatxada
Aurrealdea eta eskumako fatxada.

Oinetan huts-gune bi daude. Bata, behegainetik nahiko altura handian, ez dago erdiraturik eta ardatz nagusiaren eskumatan dago, eta inoiz korurik egon ezkero eduki bide zuen erabilpenik; arkuak apur bat apuntatuak dira eta harlanduan batean bertan egonik; nahi zeta estiloz data XIII. gizaldian jarri dakikeen, herri eraikuntza batean egonik sailkagaitzak dira. Beste huts-gunea, ia behegainean, horma-ziloa antzekoa da.

Baseliza honetako elementurik interesgarrienak eliza-bularreko leiho biak dira, zalantza barik. Huts-gune biki eta geminatuak dira, kanpotik ebakidura nahiko nabaria daukatenak; estaltzen duten arku bakunak zertxobait apuntatuak dira; leiho-habeek harroin ataldunak dauzka, eta honen gainean inbelpeak daude zutunik, euren ertzak sasi baketoi bat eginez zabaldu eta biguntzen dutela arkuak hasi orduko, erabat modernoak direlako seinale. Tinpanoa eta inguruko arkuak harlandu bakarrean zizelaturik daude; haiek lau-orrikoak sortzen dituzte. Arestian deskribatu ditugun edergarri biak oso bakanaka bakarrik agertzen dira gure herriko arte-emaitzetan. Barrio Lozaren ustez erromanikoan sailkatu behar litzateke, erroldatzerakoan iritzi desberdinak egon badaitekeen ere, batez ere huts-guneak baina baita baselizak berak osorik ere XIII. gizaldiko erromaniko aurreratuaren antz zalantzan ipiniezina daukalako. Bizkaiko eliza erromanikoen artean herri eraikuntzarik politenetarikoa dugu; ezin ahaidetu daiteke garai bereko ezerekin, Ugarteko San Bizenterenarekin ez bada.

Aita Vazquezek dioenez, San Romaneko leihoak ozkaduretan Muxikako leihoen edergarriak bezalakoak izan arren, gainontzekoetan San Bizentekoak baino beranduagokoak, XII. gizaldiaren azken urteetako eliza eta baseliza erromanikoen garaikide direla ageri dute, arku apuntatuta gizaldi horren amaieran erabiltzen hasi zelako.

Atzealdeko fatxada
Atzealdeko fatxada.

Iturriza eta Delmasen ustez, baseliza hau herri eliza baino askoz lehenago erasi zen eta berau izan zen Muxikako antzinako parrokia. Barrio Lozaren iritziz, teoria honi ezin dakioke eutsi, Muxikatarren oinetxetik hurbil eliza oso antzinatik egon zela pentsatzea oso logikoa izan arren. Labairuk azaldu dituen agirien arabera, XI. gizaldian San Roman ez zen ezagutzen, eta San Bizente bai ostera. Ikerlari beronek dioanez, baseliza hau XIII. gizaldiaren bigarren erdikoa da gutxienez. Bizkaian erromanikoak berandu arte iraun zuelako egiaztagarria litzateke.

Barnean San Romanen irudia gordetzen da.

Bere artapen-egoera oso ona da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.