Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Izen bereko auzoan dago, San Bartolomen, San Bartolometik Axpera doan auzo-bidearen ondoan.

Eraikinak oinplano angeluzuzena du (11,80 x 6,70 m). Bistan dauden harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak ditu. Lau isurialdeko teilatua du bi zertxen gainean. Kanpai-horma harlanduzkoa da eta bao bakarra du. Bertan, kanpaia dago. Ateburudun atea dauka hego-ekialdean. Atearen ateburuaren gainean eraiketa-lanen amaiera adierazita dago: 1794. Leihoburudun bi leiho ditu ipar-ekialdean eta hego-mendebaldean. Harrizko harlauzak ditu zoruan. Korua egurrezkoa da. Oinetan dagoen arkupeak bi zutabe ditu. Zutabe bakoitza hareharrizko bloke bakar batekin eginda dago. Oinetako arkupeak fuste lisoa eta entasia gutxi gorabehera erdialdean dituzten bi zutabez osatuta dago. Atariko ur-bedeinkatuko ontzia kareharri gogor eta ilunekoa da, atearen inguruko harlandua bezala. Sabaia egurrezkoa da.

Irudi hauek gaur egun arte iraun dute: San Bartolome, Magdalena eta San Agustin.

1980an auzokoek ermita berriztatu zuten.

San Bartolome
1794an dataturiko Busturiako San Bartolome
baselizaren arkupea funtzionala da eta bi
zutabe toskanarrek eusten dute. Elementu
horiek duintasuna erakusten dute.

San Bartolomeko irudiaren inguruan Carmelo Echegarayk hauxe dio:

"La actual ermita de San Bartolomé es posterior al año 1700; pero se cree que procedía de la construcción anterior una imagen muy tosca del Santo Apóstol que antes guardaban en el caserío Anguiz".

Maria Victoria Gondrak, berriz, hauxe dio:

"...un retablo barroco y la imagen del patrono, que algún autor colocó en el caserío Anguiz; sin embargo los moradores de él, que habitan hoy una casa vecina (...), no recuerdan haber tenido la imagen en su morada y sólo por transmisión oral creen haber escuchado a sus mayores que en alguna ocasión ésta se ocultó en el pajar".

XVII. mendearen hasierako hamarkadetako Fabrika-Liburuan aipatuta ageri da. Adibidez, 1625eko Fabrika-Liburuaren “Data”n 89 errealeko gastua agertzen da; arotzari ordaindu zioten, Magdalena ermitan egin zuen beharrengatik. Ermita hori San Bartolome da; izan ere, handik urte bira, liburu bereko “Cargo”an 51 errealeko sarrera bat agertzen da, “Magdalena eta San Bartolome” ermitatik ateratakoa. Hala eta guztiz ere, Magdalena izena San Bartolome baino gutxiago erabiltzen zen.

1755eko “Concordia” edo hitzarmenetik aurrera, prozesioa egiten zen, eta San Bartolome ermitatik ere igarotzen zen:

“(...) En la feria tercera se haga la procesión y Letanía en la misma forma; y que dha la misa por uno dhos señores Beneficiados en la dha Hermita de San Christobal y San Nicolas, pase y vaya la procesión segun la costumbre qe. ha havido hasta aquí, a la Hermita de San Miguel del Barrio de Altamira y desde allí á la Hermita de San Bartolomé de San Bartholomé del Barrio de Amunategui, sitas ambas en esta dha Ante Yglesia, y desde dha Hermita de San Bartholomé buelba la procesión y se termine, y acabe en la yga Parroquial”.

1793ko bisita-autoaren arabera, San Bartolome baseliza nahiko hondatuta zegoen:

“Asi mismo se visito la Hermita titulada de San Bartolomé cuio tejado se vio totalmente arruinado y en el interior sin adorno alguno, por lo que mandaba y mandó S.S.I. a las personas obligadas a la conservación de ella que dentro de quatro meses de la publicación de este auto levante el tejado, la adornen, y aun pongan de modo que se pueda celebrar en ella el Santo Sacrificio de la Misa, dejándola a satisfación del Vicario para que proceda a su demolición conduciendo la efigie del santo a la parroquia y haciendo poner una cruz en señal de haber sido lugar sagrado, lo que cumpla pena de veinte Ducados”.

1792an Gregorio de las Cajigasek San Bartolome ermitako San Agustin irudia itxuratu eta urreztatu zuen. Ermita zaintzeko ardura zutenek ermita botatzea erabaki zuten. Gero, oinplano berri baten gainean altxatu zuten ermita. Elizaren jabetza baten eraiki zuten, Angiz-Beazkoan alegia. Hori zela eta, lur hori lantzen zuten maizterrak errenta gutxiago ordaindu behar izan zuten. Ermita, 1793ko bigarren erdian altxatu zuten; 1794an amaitu zuten. Ermitaren sarreran atariko leihoburuan urte hori dago idatzita; hala eta guztiz ere, eraikuntza.-gastuak 1793ko “Data”n daude jasota: “7.517 reales coste total de la hermita de nueva planta del glorioso San Bartolomé”.

San Bartolome ermitako behegaina Antonio Zavala maisuak urreztatu zuen 1802an, 1.274,14 errealetan. 1804an Fabrikak 1.203 erreal ordaindu zizkion Mariano Pablo Albiz jaunari erretaula egiteko eta urreztatzeko kostuengatik. Seguru asko, Mariano jaunak diru hori aurreratuko zion Fabrikari beharrak egin ahal izateko. Antza, urreztatzailea Antonio Zavala izan zen; hau da, urte bi lehenago behegaina urreztatu zuen lagun bera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.