Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Paduako San Antonio eta San Antonio Abate baseliza, herritarrentzat San AntoniƱo moduan ezaguna dena Elexalde auzoan, parrokia-elizaren inguruko zelaian, kokatuta dago.

Eraikuntza oinak errektangelu-itxura (7,20 x 6,40 m) du, absidearen inguruan estuagoa delarik. Absidea aurrerantz luzatuta dago, harlangaitzezko hormekin eta harlanduzko ertzekin egindako pabilioiarekin. Arkupe sakon hori (absidearen zabaleraren hirukoitza) berezia da inguruko gurutz-tokiei begiratzen badiegu, arkupeak askoz ere txikiagoak dituztelako. Era berean, arkupe horrek absidearen oinarekin alderatuz, zabalera apur bat handitu egiten dio; egurrezko oinarri batzuk behar ditu teilatuak lagungarri legez, hain luzea izateagatik.

Eraikuntza guztiaren teilatua lau isurialdekoa da. Absidearen hormei eransten zaio zuzen-zuzenean, arkupearenak altura horretara heltzen ez diren bitartean. Hori dela eta, leku zabala geratzen da teilatua eta hormen artean. Tarte hori egurrezko oinak eta berak dituen lagungarriak zatitzen dute eta ondorioz, hiruki itxurako bitarteak agertzen dira.

Arku parean, alde bietara, sarrera ondoan, bitarte handi bi daude, erdi ingurutik teilaturaino joan eta, denean ez bada ere, burdin hesiz itxita daudenak. Ondorioz, alde handia dago sarreraren argitasunaren eta beronen etenbako desagertzearen artean, huts-gune bako absidearen guztiz desagertu arte.

Sarreran harri landuzko zutabe sinple bi daude, alboetan. Sarrera, burdinazko ate handi batez ixten da eta lehen aipatutako bitarte handi horiek hasten diren lekuraino heltzen da.

Barrualdeari dagokionez, arkupe osoa sinplea da; honek goratu egiten du gehiago oraindik abside ingurua, otoitz-leku moduan. Arkupearen zabaltzeak ere, absidearen puntu erdiko arkua ageri-agerian uzten du. Absidea kapera moduan erabiltzen da, barnean aldarea konpondua izan, eta ondorio moduan, itxuraz euskarrien apaingarriak aldatu ditu.

Lurra harrizko lauza handiek osotzen dute. Baselizaren barnean, kareharrizko hilarri bik Lucio eta Juan Ugalde Gaztelu, 1905ean eta 1909an hurrenez hurren, hildako bi presbiteroen ehorzketa adierazten dute. Hilarrion berezitasunik aipagarriena arkupearen zabalera eta burdina-hesietako lan bikaina dira. Hala ere, teknika aldetik ez dago ondo eginda. Horretarako barneko puntu erdiko arkupeari eusten dioten hormen gorabeherak ikustea baino ez dago.

Abate Padua
Antonio Abate eta Paduako Antonio Santuak.

1730ean eraiki zuten. Juan Arrienek eraiki zuen. 1970ean, gutxi gora-behera, eraberritu zen. 1984. urtean zaharberritu zenez bere artapen-egoera ona da.

Burdina-hesia, goraipatzeko modukoa, Elorrioko Balentin Oianguren errementariak egin zuen eta oraintsu berritu dute.

Barneko apainketari dagokionez ez dago ezer nabarmentzeko modukorik. Irudi handi bi baino ez ditu, Paduako San Antonio eta San Antonio Abaterenak eta gurutze bat.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.