Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

San AntolĂ­n baseliza Muruetagana auzoan kokatuta dago, eta 160 metroko altueran. Mota honetako ohiko eraikuntza da: laukizuzen oinplanoduna eta bolumen handiko nabe bakarrekoa (14,10m x 7,20m.), harri-hormaz egindakoa eta harlanduzko ertzekin. Estalkia isurialde bikoa da, ura alde luzeenetatik hustuz bost zinbriaren gainean; horrekin batera, 1901. urtean jarritako bao bakarreko kanpai-horma dauka. Kanpai-horma porlanezko gurutze batez erremataturik dago.

Duda barik, elementu azpimagarriena sarbidea da, hau da, arku zorrotzeko atea eraikuntzaren hegoaldean,. Honen alboan leiho bi zabaltzen dira eta iparraldeko bost gezileihoekin batera, porlanez zolatutako eraikuntza trinko honen irekidura edo zulo guztiak izango lirateke. Barrualdean, San Antolinen irudi bat baino ez dago.

San Antolin baselizaren historia oso zaharra Gautegiz Arteaga herriaren bilakaeran; noiz sortu zen ez dago jakiterik baina betidanik udalerriko jatorrizko parrokiatzat hartu da. Denboran zehar, zaharberrikuntza lan asko egin dira; 1640. urtean, horma batzuk altxatu ziren geroago jauzi baziren ere; 1793an teilatua eta apaindura konpondu ziren; 1899an aldarearen eta presbiterioko dornaduraren txanda izan zen 1949an, berriz, goitik beherako zaharberrikuntza izan zen eta gaur egun dagoen moduan geratu zen.

San Antolin baseliza
San Antolin baseliza(Gautegiz Arteaga).

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.