Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Saiakera historikoa

Markak. Gernika 1937.

azala

Bernardo Atxaga
Azala kartoian eta orriak paperean- 133 orr.
Marrazkiak zuribeltzez
Euskaraz bakarrik
Pamiela Argitaletxea. Iruña, 2007
Prezioa: 17,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak. Liburua 12 €. Liburua eta faksimilea 17 €

Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo oso ezaguna den Asteasuko idazlearen liburu berria da. Udako egun berotsu baten bere ezagun batek Gernika-Lumo bonbaz josi zutenean bertan egon zela jakin izan zuen eta orduan otu zitzaion gertaera tamalgarri horretan oinarrituta zerbait idatzi eta gertaera horren 70. urteurrenean aurkeztea. Bertan, autore gipuzkoarrak testu desberdinak maisotasun handiz lotzea lortu du. Hoietako bat, gainera, bonbardaketaren ondoren idatzi eta inoiz argitaratu gabeko euskarazko testua da. Liburuarekin batera Euzkadiko Jaurlaritzak 1937an argitaraturiko liburuxkaren faksimile-edizioa ere egokitu eta argitaratu da. Argazki hunkigarriz eta dokumentu interesgarriz hornituta dago. Historia ezagutzea ezinbestekoa omen da berriro gauza bera gerta ez dadin. Ia, liburu honek horretarako balio duen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.