Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Eleberri historikoa

Nada sabes de la quinta estación

azala

Joseba Itxaso
Azala azal-hegalekin eta orriak paperean – 605 orr.

Testua gaztelaniaz
Editorial Alt autores. Bilbao 2018
Prezioa: 15,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Joseba Itxasoren lehen liburua da. Nada sabemos de la quinta estación liburua eleberri historikoa da, errealitatea eta fikzioa nahasten dituena. Bere lehen sormen literarioan XIV. mendeko Bermeora eroaten du irakurlea. Egileak Sarako antzinako gizarte matriarkala eta Bermeon feudalismoa amaitu ostean komertzioa zelan hasten den jartzen ditu aurrez aurre eleberrian, Bermeok bultzada handia eman baitzion Bizkai osoari. Eleberrian, protagonista eta gertakizun ugari agertzen dira, eta ez bakarra. Gizartea ikusteko bi modu ezberdin kontatzen dira liburuan. Udako solstizioan hasten da liburua, Saran. Antzinako ohiturak kontatzen dira horretan, ama lur, eguzkilorea…, gizarte horretan kolektibismoa zen nagusi, lurrek ez zeukaten jaberik; urtaroen arabera ekoizten zuten. Soberan zeukatena esportatu egiten zuten, Baionatik. Hala eta guztiz ere, ingelesek Baiona hartu zutenean, ez zeukaten esportatzeko modurik. Orduan, Sarakoek Bermeo ikusi zuten egoki euren produktuak esportatzeko. Hango bat Bermeora dator orduan, eta baiezkoa eman bai, baina euretako norbait Bermeon egon beharko zela esan zioten euren gauzak zaintzeko. Orduan, familiagaz dator Bermeora, eta hor hasten da konfrontazioa, Sarakoak euren ohiturekin datozelako, hemengoekin alderatuta ezberdinak. Bermeon feudalisma amaituta dago, eta gremioak martxan daude. Ekonomikoki beste mundu bat da. XIV. mendea urre gorrizkoa izan zen Bermeorentzat, oso garrantzitsua izan zen. Idazleak, horrenbestez, pertsonaia eta gertakizun ezberdinak erabilita, gatazkak sorrarazten ditu, irakurleak batzuen zein besteen ohiturak zeintzuk ziren jakiteko. Eleberriak amaiera nahikoa gogorra dauka. Liburua irakurritakoan amaitu gabe dagoela konturatuko da. Nola amaitzen den jakiteko bigarren eta azken zatiaren zain egon beharko du.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.