Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Arkitektura

Julio Muruaga Bilbao. El último constructor de barcos de madera de Urdaibai.

azala

Fernando Pedro Pérez
Azala eta orriak couché paperean – 176 orr.

Testua gaztelaniaz
ADEVE. Bilbo 2013
Prezioa: 20,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Julio Muruaga Bilbao 12 urterekin aitari laguntzen hasi zitzaion Astilleros Muruaga ontziolan. Garai hartan itsasontzien eraikuntza ez zen errentagarria eta arrantzaleek ez zioten ordaintzen eraikitako itsasontziak, ez zutelako arrain nahikorik harrapatzen. Euskal Herrian desagertzear edo desagertutako lanbideen inguruan istorio zaharrak berreskuratzeko zalea den autore bizkaitar honek Julio Muruaga Bilbao bermeotarraren bizitza jaso du liburu honetan. Urdaibain egurrezko itsasontziak egiten zituen azken langilea da. 2013ko urtarrilean 90 urte bete dituen artisau hau amaierara heldu den lanbidearen lekuko zuzena da. Liburuaren lehen atalean Julio Muruaga Bilbaoren bizitza jaso du eta, nahiz eta adinez oso aurreratuta egon, bere ogibidearen xehetasunak gogoratzeko ez du zailtasunik. Idazleak bigarren kapituluan Euskadiko itsasontzien eraikuntza landu du. Liburu honetan gainera, Astilleros Muruaga ontziolan 1951tik 1989ra bitartean eraikitako itsasontzien zerrenda luzea jasotzen da. Enpresan horretan eraikitako lehen itsasontzia ‘Isla de Chacharramendi’ izan zen eta, azkena, ‘Aita-semeak’ izenekoa. ‘Albacora’, ‘Planeta Júpiter’, ‘Divina Pastora’ edota ‘Zubi gane’ -2012an hondoratu zutena-, besteak beste, itsasontzien bizkarrezurra eraikitzeko okertutako enborrak erabili zituen. Julio Muruaga Bilbao historiarekin joandako garai baten eta oroitzapena bakarrik geratzen zaigun lanbidearen azken lekukoa da. Horregatik, bere lekukotasunak, gaur egun, balio izugarria du Bermeoko historiarako baina baita Euskal Herriko historiarako ere. Bere biziaren abentura handia etorkizuneko belaunaldietarako opari historiko ikaragarria da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.